Joan zen Ekainaren 4an “Bienal Española de Máquina Herramienta (BIEMH)” erakustazokaren 29. edizioa amaitu zen, erabateko arrakasta izan zuelarik bai enpresa erakusle eta baita bisitari kopuruaren ikuspuntutik. 40.000 bisitari baino gehiago izan ditu aurtengo edizioak, zenbaki hauek industriaren errekuperazioaren erakusle garbi bihurtu direlarik. Aurreko edizioko bisitari kopuruarekin alderatuz, aurtengo edizioan %13 bisitari gehiago izan dira, Europa mailan dagoen Erreminta Makina sektoreko erakustazoka entzutetsuenen artean kokatzen delarik BIEMH.

Enpresa erakusleen kopurua ere %10an baino gehiagoan igo da 2014ko edizioarekin alderatuz, bertan gaur egun Erreminta Makina sektorean tendentzi garrantzitsu bihurtu diren bi alor jorratu zituztelarik bereziki: 4.0 Teknologia eta Fabrikazio Gehigarri sistema.

Edizio hau berezia izan da Urkunde-rentzat, izan ere aurten bere 25. urteurrena betetzen du bere bezeroei industri konektagarritasun soluzioak eskeiniz. Urkunde-ren ikuspuntutik oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere betiko kable eta osagarrien sorta zabala erakusteaz aparte, industri kableatu eta kit energetikotan ditugun soluzioak erakutsi bait ziren, bisitariengan interes handia sortu zutelarik.

Gure partetik eskerrik onenak gure bisitan etorri ziren guztiei.

Comments are closed.