imagen-723htec

Intercontec-ek M23 HTEC konektore hibritu berri bat eskaintzen du. Zeuk aukeratzen duzu, zuzena edota angulatua. Konektore hauek kableen irteeretan eskaintzen duten askatasun gehigarriari esker, hauek era tridimentsionalean diseinatu daitezke. Kablearen irteera aukeratu dezakezu eta era malgu batean eta momentuan bertan kablearen irteera zuzena edota angulatua izango den aukeratu daiteke. Bi aukerak posible dira. Gainera, etengabeko biraketa aukera ematen du.

Ezaugarri nagusiak:

  • Lehen ardatza. 325° Biragarria
  • Bigarren ardatza. Biragarria 0º tik 80º arte
  • Muntaia brida 25 x 25 mm edota 28 x 28 mm
  • Pinak edota kaskiloak pines o casquillos
  • Kontaktuen aurkako babesa potentzi konektoreentzat 850 VDC / 630 VAC tentsioen azpitik
  • Konexio kode mekaniko anitzak eta kolore gehigarrien markazio aukera
  • Babes mota: IP 66 / IP 67, IP 68 / IP 69 K-arteko aukera.

Kontaktuak:

Kontaktu krinpatuak

Informazio elektrikoa:

  • Kablearen ebakidura gehienez 4,0 mm²
  • Tentsio nominala 850 VDC / 630 VAC
  • Isolamendu tentsio nominala 6000 V
  • Korronte nominala 7-polo / 11 polo: 30A
  • Korronte nominala 7-polo / 10-polo: 25A
  • Kontaktuen aurkako babesa VDE 0623-ren araberakoa
  • Babes elektrikoaren banaketa VDE 0140-ren arabera

Ziurtagiria:
logo-cru-us

 

 

 

Informazio gehiago hemen


Intercontec Htec 723

Comments are closed.