Harting Conector Han F+B

Han F+B konektorea Harting-ek elikadura eta edari industrian dauden arau zorrotz eta estueri emaniko erantzuna da. Erabiltzen duten erraz garbitzen den karkasa sistema bereziki optimizatua dago zipriztin handiak dauden ingurumenetarako.

Konektore honek dituen txertaketa aukera anitzak datu, seinale eta potentziaren transmisioa ahalbidetzen ditu. Modu honetan, Han F+B-ek malgutasun handia eskeintzen die gaur egungo kableatu sistemen planifikazio eta diseinuari atzera gelditu diren betiko sistemekin alderatuz.

Konektore hau konexio elektrikotarako IP69K etengabeko babesarekin diseinatu dira, presio bidezko edota lurrun bidezko eguneroko garbiketak egiten diren ingurumenetarako bereziki aproposa delarik. Erabilitako plastikoa ECOLAB eta FD21 arauak betetzen dituen polipropileno mota bat da.

Elikadura ingurumenetarako lehen konektore den heinean, Han F+B 25 kontaktuko txertaketa desberdinekin konfiguragarria da. 40A-taraino eta 21 seinale kontakturekin duen konfiguragarritasunarekin, datu, seinale eta potentzia igortzeko interfaze malguak ahalbidetzen ditu. Kontaktu hibridoek akzionamendu eta Ethernet sare konexioen arteko soluzio konbinazio perfektua dakarte.

Fitxa Teknikoa Hemen

Flyer-a Hemen

Comments are closed.