Helucom FS90

“HELUCOM FS90” kable sortarekin, HELUKABEL-ek zuntz optikoan oinarritutako soluzioa eskaintzen du suteen aurrean datuen komunikazioaren funtzionamiendu egokia bermatzen duena 90 minutuko denboran. Funtzionamendu hori bermatzeak berebiziko garrantzia dauka batez ere ondoko kasuetan: Errepideetako tunelak, tren eta metro tunelak, datu zentruak, meatzaritza sektorea eta orokorrean sute baten aurrean seinaleen igorpenak funtzionatzen jarraitzeak garrantzia izan dezakeen edozein jardueretan.

IEC 60331-25 arauan oinarriturik, kable ikerkuntzan adituek, kable honekin datu igorpenen funtzionamendu egokia lortu dute 750ºpeko sugarretan 90 minutuko denboran. Indargetzearen gehikuntza handiena mono-eran E9/125 μm 0.12 dB-tan lortu zen eta multi-eran G50/125 μm 0.27 dB-tan.

Era berean, HELUCOM FS90 kable sortak sugarraren aurrean erresistentzia bermatzen duen IEC 60332-1 + 60332-3 arauak, ke/gas-en IEC61034 araua, Halogeno askatasunaren IEC60754-2 araua eta EN50267-2-3 korrosio ezaren araua ere betetzen du.

Bere oinarrizko eskaintzan 4 kable mota desberdin daude HELUCOM FS90 familian: 4 G50/125 μm OM2 (803917), 12 G50/125 μm OM2 (803918), 4 E9/125 μm G652.D (803919) eta 12 E9/125 μm G652.D (803920).

Comments are closed.