Aurreko astean Helukabel-ek Windsbach hirian (Frankonia erdialdea) eraikiko duen produkzio planta berriaren obraren hasiera zeremonia ospatu zuen. Eraikin berri hau guztiz amaitzen denean, 2016-ko Udazkenerako aurrikusirik dagoelarik, 9000 metro karratu gehiago edukiko ditu ofizina, laborategi eta produkzio sailerako erabiltzeko.

Modu honetan Helukabelek bere mundu mailako ikerketa eta garapen ahalmena dituen froga eta azterketa instalakuntza eta gune teknologiko honekin osatuko du. Aurrikusirik dagoen inbertsioa, 22,4 milloi eurotakoak, Windsbach-en inguruarekiko enpresak duen apostu argia sendotzeko aurrerapausu bezela kontsidera daiteke. “1988-tik gabiltza hemen produzitzen“, dio Helmut Luksch zuzendari nagusiak. “Gune honetan sekula egin den inbertsio handienari esker, ziur gaude etorkizunean merkatuak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko gai izango garela. Famili enpresa izanik, eskualde honekin eta bertako jendearekin erabat loturik eta identifikaturik gaude, eta Windsbach-en instalakuntzak handitzeko erabaki honekin oraindik ere sendotasun gehiago ematen diogu erlazio honi”, jarraitu zuen Luksch-ek.

Irudi sorta

Nueva Planta Helukabel Windsbach

Comments are closed.