Wisconsin-Madison (UW) Unibertsitatean infragorridun unitate astronomiko bat ari dira eraikitzen “Robert Stobie Spectrograph Near Infrared Arm (RSS-NIR)” izenez ezaguna, Hego-Afrikako Karoo desertuan kokatuko den 11 metro luzeradun Southern African Large Telescope (SALT) teleskopioari atxikituko zaiona. RSS-NIR unitate hau 1700 nanometro inguruko infragorri uhin-luzeratan arituko da eta Marsha Wolf, Wisconsin-Madison (UW) Unibertsitateko Astronomia departamentuko ikerlari nagusia eta Mark Mulligan, UW-ko Zientzi eta Ingeniaritza Espazialeko arduradun nagusiak gidatzen duten proiektua da.

Proiektu hau bi erakunde horien eta Pune (Indian) hirian kokatzen den Unibertsitate arteko Astronomi eta Astrofisika Gunearen arteko elkarbateratzeari esker eraman da aurrera.

Pre-dewar motako orma sendo eta isolatuaren zehar egin beharreko seinaleen kableatu elektrikoa aurrera eramatea benetan erronka latza suertatzen da, izan ere orma hau hezetasunaren aurkako hesi termiko ia gaindiezina bait da. Konektagailu elektrikoetan zehar edo inguruan gertatzen diren bero jarioek gradiente termikoen hazkuntza dakar gailu guztian zehar, honek era berean barruko erradiazio infragorriaren handitzea dakarrelarik eta pre-dewar guztiko hozte-sisteman karga hazkuntza.

HELUKABEL-en kableak aukeratzearen arrazoi nagusia Kate eroagailuko sareta eta pasagailutan jasan ditzaketen toleste erradio maila altuak izan ziren eta baita etengabeko flexio zikloak tenperatura oso bajutan aurrera eramateko duten gaitasunagatik ere” dio Ron Koch-ek, Wisconsin-Madison Unibertsitateko Zientzi eta Ingeniartiza Espazialeko ingeniari elektrikoa. “HELUKABEL-ek eskaera txikitan emate azkarrak prezio onetan ahalbidetzeak duda guztiak ezabatu eta gure kable ornitzaile egokienean bihurtu zuen”. Lehenengo esperientzi hauen ondoren Koch-ek HELUKABEL USA-ren soluziotan bere konfidantza jartzen jarraitu du ondorengo beste zenbait proiektutan.

Gaur egun, RSS-NIR unitateak ondorengo HELUKABEL kableak erabiltzen ditu:

  • HELUKAT® Industrial Ethernet (P/N 82838) kablea sare komunikaziotarako
  • DeviceNet™ PUR (P/N 81910) kablea CANOpen protokoloa erabiltzen duen CANbus sare baterako erabateko encoder linealekin komunikazioa ahalbidetzeko.
  • RSS-NIR-en irudi informazioa Industrial USB BUS S (P/N 802469) kablearen bidez trasmitituko da.
  • Filtro eta saretak irrati-frekuentzia (RFID) bidez identifikatuko dira. RFID-ren antena SUPER-PAAR-TRONIC-C-PUR (P/N 19101) kablearen bidez dago konektaturik
  • Kontrol eta Motore kableen artean DATAPUR®-C and SUPERTRONIC-C-PURö kableak ere daude

Instalakuntza prozesuan RSS-NIR unitatea bere uhin luzedun unitate bikiarekin akoplatuko da, RSS-VIS izenekoa, bertan Wisconsin-en aurretik pasatako egiaztatze prozesu zenbaitzuren antzekoak pasa beharko dituelarik

SALT teleskopioa, RSS-NIR eta RSS-VIS unitateak akoplaturik, 2015 bukatu baino lehen espero da erabat martzan izatea.

Artikulu osoa irakurtzeko (ingelesez), hemen sakatu

Comments are closed.