Akzionamiendu elektriko sistemak eta automatizazio soluzioak bateragarriak izan daitezke Intercontec-en kable bakarreko soluzio batekin, 44KW arteko potentzi tarteetan ere bai. Potentzi eta komunikazio+seinaleentzako bi kable banandu izan beharrean, orain posible da bi hauek elkar batzea kable-konektore soluzio bakarrean Htec® 740 Serieen konektore sistema hibridoari esker. Konektore hauek 16 mm2-ko sekzioa erabiltzeko prest daude potentzian speedtec® ixte azkarreko sistema daramatelarik.

Konektore borobil bakarrean doan funtzionalitate hirukoitz hau, potentzi, seinale eta komunikazioa hain zuzen, indibidualki konfiguragarria da. Diseinu eta pinen kodifikazio anitzez gain, erabiltzaileak apantailamentu elementu ugari aukera ditzazke Ethernet kableentzat, bat, bi edota hiru pare erabil daitezkelarik.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri harremanetan gure salmenta taldearekin.

Flyer-a ikusteko, sakatu hemen.

Comments are closed.