imagen-m12-speedtec

Lehen M12 kablearentzako konexio soluzioa 630V-rako potentziarako, serbomotoreen konexio handien soluzioen antzera

Serbomotoreen aplikazioak gero eta tamaina txikiagoan azaltzen ari dira nazioarteko merkatuetan. Konexio sistemaren gainontzeko elementuentzat eskakizun handiagoa suposatzen du honek. Hori dela eta, konexio azkarreko soluzio trinko eta indartsuagoak erabiltzearen beharra gero eta nabariagoa da.

Intercontec-en Speedtec M12 tamaina txikiko serbomotoreetan erabiltzeko bereziki diseinatu den soluzioa da. M12 kable bakarreko konexio soluzio berri honek errezeptakulu biragarri angulatuak ditu (motore konektore angulatuak bakarka ajusta daitezken kable irteera norabideekin)

Speedtec konexio sistema azkarrak duen segurtasun ixte sistemak EMC 360º babesa dauka; horretaz gain lurrera konexioa duen karkasa metaliko trinkoa dauka eta lur-konexioan kontaktu erresistentzi baxua dauka. Ezaugarri honi esker motorraren karkasan ez dago lur-babes kontakturik eduki beharrik, aldi berean araudia osorik betetzen duelarik.

Sistema hau 2017-ko udaberritik aurrera egongo da eskuragarri, kanpo askeko muntaia bertsioan eta Sub-D kontaktuak erabiltzeko diseinatua dago blokeo aldagarria duten makinetan, pin kantitate desberdinak, kontaktu anitz eta kable eusgarri sistema sorta zabala duten makinetan. 6 pin (5+PE) eta 8 pin (3+PE+4)-eko konfigurazioan izango da eskuragai. “4.tec” muntaia kontzeptuan diseina ahal izateko planak era badauda, era automatikoan prozesagarri izango direnak.

Comments are closed.