HELUKABEL GmbH bere produktuak CPR araudi Europarraren arabera ziurtatzeko prozesuan dago murgilduta. 2017ko Uztailak 1etik aurrera, HELUKABEL-en produktu nagusienek CPR araudiaren araberako CE deklarazioa eta Errendimendu deklarazioa izango dute

CPR araudiaren ziurtagiria izango duten produktuen zerrenda ikusteko, hemen sakatu

205/2011 Eraikuntza Produktuen Araudi Europarrak (CPR) eraikuntzetan erabili beharreko produktuen araudi zentzudun eta egiaztagarria definitzen du. Europar Batasuneko herrialde guztietan aplikatzen da eta eraikuntzetako segurtasuna hobetzea dute helburu. 2016ko Ekainaren 1etik aurrera araudi hau kable eta eroaleeetara zabaldu zen, suarekiko duten erreakzioa ardatz hartuta. Araudi hau derrigorrez bete beharreko araudi bihurtuko da 2017ko Uztailaren 1etik aurrera fabrikatzaile eta ornitzaile denentzat.

Kable eta eroaleentzako CPR araudi hau DIN EN 50575: 2017-02ak arautua dago: “Alimentazioa, kontrol eta komunikazio kableak, suarekiko erreakzioarekin erlazionatuta dauden obretako aplikazio generaletako kableak”. Erakunde ofizial batek egiaztatutako kableek CE marka daramate. Kable bakoitzarentzat, fabrikatzaile edo ornitzaile bakoitzak funtzionamendu deklarazio bat aurkeztu behar du, zehaztasunez suarekiko duten erreakzioa garbi azaldu behar dutelarik.

Eraikuntza produktuen zerrendan kable eta eroaleak sartuta, Europar Batasunak kableentzako 6 maila desberdin definitu ditu duten suarenganako erreakzioa kontutan hartuta: ACatik FCa mailara (Ca hitzak kablea esan nahi du). Maila ezartzerakoan erabiltzen diren kriterioak sugarraren propagazioa eta bero sorkuntza maila dira. Horrela Sukoi mailatik (ACa), nekez sukoia (B1Ca, B2Ca, CCa) normalean sukoia (DCa, ECa) eta sukoi-erreza (FCa) mailak aurki ditzakegu. Horretaz gain, beste hiru maila gehigarri daude, 3 hauek beste ezaugarri batzuk dituztelarik kontutan: Kea sortzeko gaitasuna (s1 eta s2), halogenotik libre duten garratz/sugarraren atzeratze gaitasuna (a1) eta sukor partikulak (d1 eta d2)

Helukabel-en Errendimendu deklarazioa ikusteko, sakatu Hemen

CPR-aren arabera, kableak eraikuntza batek duen segurtasun mailaren arabera klasifikatu behar dira. Adibidez, segurtasun zorrotza behar duten eraikuntzetan erabili beharreko kableak B2Ca klasekoak izan behar dira (ospitaleak). CCa klasekoak segurtasun maila handia behar duten eraikuntzetan erabili behar dira (eraikuntza komertzialak, bulegoak, eta abar). DCa eta ECa aldiz segurtasun maila ertaina edota baxua behar duten eraikuntzetan. FCa klaseko kableak segurtasun maila konkreturik ez duten eraikuntzetan erabili daitezke. Alemaniaren kasuan, betebeharreko su-klase gutxienekoa eraikuntzetan ECa maila da.

Comments are closed.