Helukabel-ek motorrak konektatzeko baliagarri diren bi kable aurkezten ditu: TOPFLEX-EMV-UV-3Plus 2XSLCYK-J eta TOPFLEX-EMV-UV-2XSLCYK-J. Kable hauek 90ºC-tarainoko kondukzio erresistentzi termikoa dute. HOrretaz gain, maiztasun bihurtzaileen alimentaziorako aproposak dira eta bateragarritasun elektromagnetikoa ahalbidetzen dute sistema, eraikuntza eta instalakuntzetan, bertan dauden gailu eta operazio ekipamenduengandik sor daitezken interferentzi elektromagnetikoei eta sortu ditzaketen eragin onartezinei aurre eginez.

Kondukzioa tenperaturaren erresistentzian dituzten hobekuntzeri esker karga intentsitate nominal handiagoa posible da. Beraz, kable sekzioa txikiagoa aukera daiteke makina baten edo sistema baten sare elektrikoa definitzerako orduan. Kostutan duen abantaila eta erabiltzen den kobre kantitate txikiagoaz aparte, kanpo diametro txikiagoak abantaila handiak dakartza toki gutxi dagoen instalakuntzetan.

Bata zein bestea erdi mailako karga mekanikoentzat diseinatuta daude, bai instalakuntza finko eta malgutan ere toki hezeetan edota aire librean. Aproposak dira erabat automozio industrian, jan-edateko eta ontzi-egile industria, ingurumen teknologikotan, garbitzeko makinak, manipulazio gailuak, bonbak, haizagailuak, zinta garrailariak eta aire egokitu aparailuak. Ingurune lehergarrietarako ere aproposak dira. Biak auto-hitzalgailuak eta sugarraren atzeratzeko propietateak dituzten kableak dira (DIN VDE 0482-332-1-2 y DIN EN 60332-1-2 araudien arabera) eta bata edo bestearen aukeraketa erabiltzen diren konexio ekipamenduaren araberakoa da. Horretaz gain UV izpienganako erresistentzia daukate. Beraiek daukaten trasferentzi inpedantzia bajua dela eta bateragarritasun elektromagnetiko ona daukate. Kableak egiterako orduan erabilitako materialak silikona, kadmio eta laken propietate hezegarrien aurrean txarrak diren sustantziez libre daude.

TOPFLEX-EMV-UV-2XSLCYK-J Fitxa Teknikoa

TOPFLEX-EMV-UV-3Plus 2XSLCYK-J Fitxa Teknikoa

Flyer-a

Comments are closed.