Bilatu UL/CSA kableak gure aukeraketa tauletan

Ipar-Amerikak europako industri elektrikoaren esportazio merkatu handiena izaten jarraitzen du. HELUKABELek ekipamendu eta sistementzat UL/CSA araudia betetzen duten kable eta kableatu sorta zabala eskeintzen du EEBB eta Canadan egiten diren proiektuetan erabiltzeko. Eskeinitako sorta konduktore unifilarretatik hasi eta tentsio erdiko kableetaraino iristen da eta bai Alemanian eta bai Chicago eta Torontoko egoitzetan aurki daiteke eskuragai.
Kable eta kableatu aproposaren au0keraketa apropos bat erreztearren, behean dagoen estekan pdf dokumentu bat aurkitzen da. Bertan, kable motaren gainean klikatu eta aukeratutako kablearen datu tekniko garrantzitsuenak aurki daitezke.

Aukeraketa taula honetan, ondorengo ezaugarriak alderatu daitezke:

  • Tenperatura balio-tartea
  • Tentsio nominala
  • Tolesdura erradioa
  • Halogenotatik askatasuna
  • UV-ri erresistentzia
  • Aplikazioak (kanpoaldekoak, kate kable-eroaleak, eta abar)
  • Kolore kodeak
  • Apantailamenduak
  • Arauak
  • eta abar

Aukeraketa Taula deskargatzeko, klikatu ondorengo irudian:

Kable Taldeetara Sarbide Zuzena:

 

 

Comments are closed.