Gure TRAYCONTROL kable sorta eta UL Listed ziurtagiria duten kable sorta multzoek Iparamerikako merkatuetan dauden segurtasun araudiak betetzea bermatzen dute.

L6141 eta UL6142 haize-sorgailuentzat bereziki eginiko lehen segurtasun araudi amerikarrak dira.International Electrical Commission (IEC) erakundeak haize-sorgailuentzako sorturiko IEC 61400 nazioarteko araudiaren osagarri dira hauek. Underwriters Laboratories (UL)-ren aradui berri hauek haize-sorgailuen azken onarpen prozesua erraztea nahi dute, hauen erantzunkizuna bertatik bertara eskumena duten ikuskatzaileen esku utziz.

UL6141, 2016ko Maiatzean jaulkia, haize-sorgailu handietan aplikatzen da bertan teknikariak mantenimendu edo funtzionamendu lanak egitera sartzen bait dira (haize-sorgailuetara perstonak sartzeko araudi berezia).

UL6141-ak dio kable irisgarri denak kable-hodietatik joan behar direla edota bestela funtzionamendu arriskutsutan erabiltzeko onarpen berezia izan behar dute. Traycontrol kableak olioarenganako eta sugarrarenganako erresistentzia daukate eta ingurune arriskutsutan erabiltzeko diseinatuta daude (TC-ER), eta oso aproposak dira batez ere kable hodiak jartzea oso erabilgaitz edota ezinezko diren instalakuntzetan erabiltzeko

Comments are closed.