Aurreko urteetan bezela, URKUNDE 30 Bienal Española de la Máquina Herramienta (BIEMH) ferian izango da Maiatzaren 28tik Ekainaren 1era bitartean ospatuko dena Bilboko Bilbao Exhibition Centre (BEC) eraikinean

Edizio honetan antolatzaileek 4 IN-etan jarri dute bere leloaren ardatza: BE IN, BIEMH. Industria 4.0aren puntan egotea dakarren 4 INak: Innobakuntza, Internazionaltasuna, Sistemen integrazioa eta Produkzioa inteligentzia.

Bost egun iraungo dituen ferian makinaria fabrlkazioa, prozesuen automatizazioa, erreminta, osagai eta orokorrean osagarri diren elementuen ekoizleek aukera aparta izango dute beraien azken berrikuntzak merkatuari erakusteko.

BIEMH-ek bere 30. edizio honetan nazioarteko errekonozimendua lortu du Erreminta makina sektoreko erakusketa garrantzitsuenetakoa bezela kontsideratzen bait da. 2016ko zifrek hala argi uzten dute: 1533 enpresa parte-hartzaile, 2600 produktu baino gehiago eta 57 herrialdetatik etorritako 40.000 bisitari baino gehiago.

Urkundek industri konektagarritasunean azaldu diren azken berritasunak erakutsiko ditu bertan, osoko soluzioa eskainiz industriari kable, konektore, kableatu eta kit energetikoei dagokionez.

Bisita gaitzazu, 6. Pabilioiko D22 Stand-ean aurkituko gaituzu. Sarrera lortu nahi izan ezkero HEMEN lor dezakezu.

30BIEMH-ean ikusiko dugu elkar.

Comments are closed.