INTERCONTEC


INTERCONTEC enpresa alemaniarrak gero eta sofistikatuagoa den konektagarritasun munduan hamarkada bat baino gehiago dihardu gogor lanean. Urteen poderioz jasotako ezagutzak eta etengabeko ikerkuntzak konektoreen munduan garatutako berrikuntza sofistikatuenak sortzea ekarri du, automatizazioaren teknologiaren esparruan esperientzi zabaldun kolaboratzaile bilakatu delarik. Bere produktu familian konektore zirkular sorta zabala dauka eskuragai, eta existitzen diren konektore sistema denak 100% bateragarri dira INTERCONTEC-en soluzioekin. Era berean muturreko ingurumen kondiziotara egokitutako neurrira egindako aplikazio berezietan ere espezializatua dago.

Erreferentzi zerrenda: Atlas Copco, Baumüller, Bosch, DaimlerChrysler, Kollmorgen, Kuka, Reis, Siemens, Stegmann, Sew Eurodrive, Mavilor, Fagor etc...

Configurador Online

HARTING


HARTING marka liderra da kontrol eta potentzia-rako interkonexio teknologiaren esparruan Espainia eta Portugalen, batez ere industri automatizazio eta prozesu, makina, garraio bertikal eta horizontal, alimentazio iturri eta telekomunikazio azpiegituren sektoreetan. HARTING-ek konektore alorrean soluzio anitzak eskeintzen ditu:

  • Potentzi eta kontroleko industri konektoreak, Han seriea.
  • Industri eta komunikazio kontrolerako konektore elektroniko eta kableak, PCB eta interfaza.
  • Industri komunikazioko bus-erako konektore, kable eta gailu anitzak (Ethernet, Profibus, Profinet, Devicenet, ASI,....) RJ45 industriala eta M12, baita Switch-ak, Hub-ak, Industri Oultletak, eta abar, denak IP67-rekin.

CONEC


CONEC Elektronische Bauelemente GmbH Westfalia-ko Horste hirian sortu zen 1978an. Egun, bere Lippstadteko egoitzan ikerkuntza eta garapen departamentua izateaz gain erreminta fabrikazio departamentua eta plastiko injekzio bidezko moldeatze planta bat ere badauka. 15.000 metro karratuko produkzio eremuan, CONEC-ek 50.000 konektore erreferentzi baino gehiago fabrikatzen ditu.

  • D-SUB konektoreak.
  • IP67 D-SUB konektoreak.
  • IP67/RJ45/USB/Zuntz Optiko/Power Bayonet.
  • SAL konektore zirkularrak.
  • PCB konektoreak.
  • Aplikazio zenbaitzu.