Urkunde-k bi hamarkada daramatza industria-konektagarritasun eta azpiegituren mundu konplexu eta zorrotzean espezializaturik; kableak, kable-sareak, konektoreak, osagaiak, kableak eramateko kateak dituzten kit osoak eta botonerak hornitzen ditu, besteak beste. Bezeroei, hornitzaileei, gizarteari eta akziodunei gogobetetasuna ematen dieten pertsonek osatzen dute empresa proiektu hau, talde-lanaren bidez aberastasuna nahiz lanpostuak era arduratsuan sortuz; 1991-an sortu zen proiektu honetara, pertsona, bezero eta lankide gehiago batuz joan dira etorkizun handiko eta egonkortasun handiko proiektu baten bilakatu delarik.
- 2001-ean Ipar-ekialdeko ordezkaritza zabaldu zen Bartzelona-n
- 2003 urtean, Erdi-Hegoaldeko ordezkaritza sortu zen Madrilen kokatzen delarik
- 2007-an, Asturiasen Ipar-Mendebaldeko ordezkaritza zabaldu zen
- Urte bete beranduago berriz, 2008an, Levante alderako ordezkaritza sortu zen Valencia-n
- 2011-an, Iparraldeko ordezkaritza sortu zen Bilbon
Gure xedea bezeroekiko konpromisoa hartzea da; horretarako eta enpresa-arrakastaren bidetik jarraitzeko, elementurik garrantzitsuenetakoa da balioa eransten duten tokiko lankideen laguntza. Erantzukizuna, profesionaltasuna eta berrikuntza dira gure funtsezko oinarriak, eta ekimenak nahiz jarraikortasunak definitzen gaituzte.
