Futbol estadio, aireportu, metro estazio zein jende asko biltzen den beste edozein barrutietan, sute batek sor dezaken hondamendia benetan handia izan daiteke. Hori dela eta instalatzen diren kableatu sistemek berebiziko garrantzia daukate, izan ere sistema hauek sute bat pizten denean normal funtzionatzen jarraitu behar dute, denbora tarte batean babesa eskeiniz.

Pyrosis sistema Pyrofil segurtasun kableek eta osagarri zenbaitzuk osatzen dute. Pyrofil kableak halogenotik libre diren kableak dira, ke igorpen baxukoak eta sugarraren atzeratzea ahalbidetzen dutenak horrela zirkuituaren osotasuna eta era berean sistema beraren osotasun funtzionala ahalbidetzen dutelarik. Hauetaz gain beste osagarri zenbaitzuk ere osatzen dute soluzioa, euskarriak, muntaia osagarriak eta beste batzuk.

Sistemak mintegi batzuk eta diseinurako software bereziak ere eskaintzen ditu, era horretan diseinatzaile eta instalazioaren arduradunei segurtasun kableatu sistema osoaren instalakuntzaren optimizazioa eskaintzeko.

Aplikazioak:

Aireportuak, Tren eta Metro estazioak, Hotelak eta ospitaleak, Kirol estadioak, Antzokiak, Kontzertu aretoak, bulego eraikinak, eraikin publikoak, errepideetako eta tren sarearen tunelak, eta abar.