Urkunde Dätwyler cables enpresa suitzarraren Unilan (Kableatu estrukturatu sistema) eta Pyrosis (Segurtasun Kableatu sistema) sistemen ordezkari ofiziala de Espainia eta Portugalen. Daetwyler Group enpresa taldeko partaide izanik, erainkuntzetan instalatzen diren azpiegitura elektrikoentzat sistemak garatzen dituen dibisioa da, datu sare, segurtasun kableatu sistemak, eraikuntzen automatizazioa eta igogailuentzat kableatu sistemak garatzea direlarik bere jardun nagusienak.
Bai Futbol estadiotan, aireportuetan, metro estazio zein jende asko biltzen den beste edozein esparrutan, hondamendiaren arriskua sute baten aurrean oso handia da. Hori dela eta, instalatuta kableatze sistemak oso garrantzitsuak dira, izan ere martxan jarraitu behar dute sutea ematen denean, horrela segurtasuna eskeiniz denbora konkretu batean zehar.
Segurtasun kableatu sistemen ornitzaile bezela, Dätwyler.ek hau eskaintzen du:
- Integritate funtzionalaren test-ak egiterakoan erakunde entzutetsuekin kooperazioa 90. Hamarkada hasieratik
- Segurtaun ingenieritza eta erakintza legeen inguruan jakituria zabala
- Kalitate handiko lehengaiak segurtasun kableen fabrikazio prozesutan ezagutza zabala patentaturiko zeramika teknologia erantsiz
- Metalezkoa ez den zuntz optikodun E30 integritate funtzionala betetzen duen lehen kablearen fabrikazioa datu eta segurtasun ingenieritza ezagutzak aplikatuz
- Unibertsitate tekniko entzutetsuekin, nazioarteko estandarizazio erakunde eta laborategi independenteekin elkarlana
Pyrosis sistema:
Pyrosis sistema, pyrofil segurtasun kableak eta zenbait elementu osagarrik osatzen dute. Pyrofil segurtasun kableak halogenorik gabeko, ke igorpen baxuko eta sugarraren atzeratze ezaugarriak betetzen dituzten kable sortak osatzen dute, zirkuitu integritatea eta integritate funtzionala lortzen dutelarik. Horretaz gain, sistema eusgailu, muntaiarako elementuak eta beste zenbait elementuk osatzen dute pirosis sistema, guztien artean integritate funtzionala posible egiten dutelarik. Hauetaz gain, optofil safety kable sorta ere eskeintzen da, metalezkoa ez den zuntz optikodun E30 integritate funtzionala betetzen duen lehen kablea, DIN 4102-12 legedia betetzen duelarik. Sistemaren osagarri bezela, trebakuntza eta diseinu software programa bereziak eskeintzen dira, bai diseinatzaile eta instalakuntzaz arduratzen diren teknikoek segurtasun kableatze sistemaren instalakuntzaren optimizazioa lor dezaten.
Aplikazioak:
Aireportuak, Tren eta Metro estazioak, Hotelak eta ospitaleak, Kirol esparruak, antzokiak, Kontzertu aretoak, Bulego eraikuntzak, Eraikuntza publikoak, Auto zein Trenetzako tunelak eta abar.

