Energia fotoboltaikoa

Azken urteetan energia berriztagarrietatik sortutako energiaren eskaera asko handitu da mundu guztian. Eskaera guzti horri aurre egiteko, energia fotoboltaikoaren bidez elektrizitatea sortzea behar-beharrezkoa bihurtu da. Prozesu honetan, eguzki erradiazioaren energia zelula solarren barnean efektu fotoelektrikoaren bidez energi elektriko bihurtzen da. Sortutako energia hori behar bezela sortzeko, zelula solar horiek modulutan biltzen dira eta sistema fotoboltaikoak sortzen dituzte.

Alemaniaren kasuan, gaur egun energia berriztagarrien artean bigarren energi iturri nagusiena da, haize energiaren atzetik bakarrik. 2019an, ia 30 milioi karbono dioxidoren emisioa ekidin zen teknologia honi esker, honek energi fotoboltaikoa energi iturri alternatibo jasangarria bihurtzen du eta ingurumenarekiko adeitsua

Sistema fotoboltaikoetan garrantzitsua da kableatu seguru eta iraunkorra izatea, bai moduluen artean etea bai hauek eta inbertsorearen arteko kableatuetan ere. Sistema hauek kondizio klimatiko gogorrak jasatzen dituzten heinean, kableek erresistentzi eskakizun zorrotzak bete behar dituzte. Eguzki moduluen kableaturako, HELUKABEL-ek Solarflex soluzioak eskaintzen ditu, TÜV-ek ziurtatutako kalitate altuko kableak. Kable hauek dituzten babes eta isolamendu bereziei esker, suaren aurkako eta halogeno librezko kableak izateaz gain, ozono, UV izpiak, azido eta alkaliak, hidrolisi eta amoniakoaren aurrean erresistentzi handikoak dira. Karraskariak ere ez dira mehatxu bat kable hauentzako, izan ere Solarflex kableak hauen aurkako babes berezi bat daukate.

Parke fotoboltaikoen azpiegituren kableaturako, HELUKABEL-ek stock-ean duen erdi tentsio eta tentsio baxuko kable sorta zabala eskaintzen du. Horretaz gain, alumiozko kableak ere eskaintzen ditugu, aukera arinagoa eta ekonomikoagoa.