Aurreratua, eraginkorra eta erosoa

Automozioa sektorean, konektaturiko sentsore eta aktuadoreak estandar bat izan dira aspalditik. Hala ere, eraikuntza pribatu eta publikotan oraindik eta ibilbide luzea egin behar da bere bizitza ziklo luzea dela eta. Hala ere, etxebizitza bat etxebizitza inteligente bihurtzea gaur egun ez da erronka tekniko bat.

HELUKABEL-ek produktu aproposak dauzka helburu honetarako. Bai etxebizitza pribatu zein publikotan, gailu tekniko guztien arteko interkonexio inteligenteak ez du eguneroko bizitza errazten bakarrik bertan bizi direnei, horretaz gain segurtasun, eraginkortasun energetikoa, kostu operatiboak eta erabileraren malgutasuna ere dakar. Argi interruptore eta intentsitate erregulatzailetik hasi eta mugimendu detektore, termostato, pertsianen kontrola, berogailu eta alarma sistemaraino, eraikin inteligente baten gailu denak sentsore eta aktuadore bidez konektaturik daude, baina eskuz kontrolagarriak ere jarraitzen dute izaten

Horretarako, EIB/KNX estandarraren araberako bur teknologia erabiltzen da gehienbat, bertan eraikineko sentsore eta aktuadore denak komunikazio kable baten bitartez konektaten dira informazioa trukatzeko elkarren artean. HELUKABEL-ek soluzio ezin hobea eskaintzen du E-Bus/KNX bus kablearekin, eroalearen sekzio desberdinetan eta kanpo geruza material desberdinetan eskuragai, EIB/KNX araudiaren eskakizunen araberako komunikazio ezin hobea bermatuz. Kable hau eskaiola gainean, barruan edo azpian jar daiteke, bai toki lehor zein hezeetan. Kanpokaldean erabiltzea ere badao estruktura aproposak erabiliz. Gainera, suaren aurkako kablea da eta halogenoz libreko bertsioan ere eskuratu daiteke eraikuntzxa publikotan.