Haize energia

Gizakiak haizearen energia betidanik erabili izan du, arto-aleak irintzeko edota lur azpiko ura ponpatzeko. Gaur egun, haize energiak paper garrantzitsua dauka, batez ere energi berdearen sorkuntzan, sektore honen barruan gehien erabiltzen den energi iturria izanik. Mundu mailan, Alemaniaren kasuan haize energia merkatuan punta-puntan dagoen energi iturria da eta etorkizunean izan dezaken garrantzia ere kontutan hartzeko bezelakoa da. Instalakuntza zaharrak berritzen ari dira eta hasiera batean energi eolikoaren sorrerarako toki aproposak ez zirenak gaur egun aprobetxatu egiten dira.

Kontinente guztietan eta klima motan guztietan, aerosorgailuak oso kondizio gogorrak jasateko prestaturik daude, bai lurrean zein itsasoan. Ur gaziaren aurrean duen erresistentzia, baita olio, ozono eta UV izpien aurrean ez da aukera bat, behar bat baizik.

HELUKABEL-ek soluzio ezin hobeak eskaintzen ditu aerosorgailuentzat bai lurrean finkatutako instalakuntzeta bai itsasoan daudenetan, baita parke eolikoen azpiegituratako kableatuetarako. Gure porfolio zabalak ondo produktuak dauzka sektore honetara zuzenduta: Kobre zein aluminiozko eroaleak dituzten erdi tentsio eta tentsio baxuko kableak, tortsio mugimendua jasaten dituzten kableak, daatu eta sare teknologia, aurre-muntaturiko zuntz-optiko kableak, konexio eta interkonexiorako neurrira eginiko soluzioak eta beste zenbati osagarri dorrearen barneako kableen finkatze eta organizaziora zuzenduta, dena iturri bakarretik hornitua.