Ikuskizun eta ikus-entzunezkoen teknologiarako kable, eroale eta osagarriak
Urte askotan, gure kableek arazorik gabeko funtzionamendua ahalbidetu dute Europako musika eta antzerkien antzestoki nagusienetan. Gure kableak oihartzun handiko ekitaldietan erbiltzeaz gain, telebista, irratia eta esutiotako teknologia profesionalean erabiltzen dira. Gure Helusound , Helulight y Heluevent markekin soinu, argiztapen efetu eta irudi kalitate ezin hobea bermatzen dugu. Kalitate handiko kableatu soluzioak eskaintzen ditugu, bai gure stock-etik zuzenean edota bezeroarentzat espreski eginiko soluzioak. Konkretuki, ondoko soluzioak eskaintzen ditu: argiztapen teknologia, soinu eta kamarak, zainketa eta segurtasun sistemak, kontro leta erregulazio sistemak, piroteknia eta energia hornikuntza, besteak beste.
Gure kableen programazioak barne eta kanpokaldeko aplikazioetarako kableak ditu, igorpen kalitate altua bermatuz instalakuntza finko zein mugikorretarako. Helusound audio digitaleko kablea edota DMX Helulight kableak bezelako produktu estandarrez gain, HELUKABEL-ek bezeroen behar konkretueri ere erantzuna eman diezaioke. Honen adibide Heluevent Hybrid kablea litzateke, irudi, soinu eta energiaren trasmisioa konbinatzen dituelarik, eta normalean edizio eta nahasketa kontsolen kableatuan erabiltzen dira, baita irteera anitzak dituzten kamaretan ere. Konposaketa kimiko optimizatuan oinarritutako estaldura eta isolamendua duten kableak dira kable hibritu hauek, kableari behar duen malgutasuna emanez. Hau gure Windsbach-eko plantan sortutako kablea da eta halogenoz libre, sugarra atzeratzen duen eta kanpokaldean erabili daiteken kablea da
Heluevent multicore kablea estudiotako produkzioetan erabiltzeko fabrikatu zen ZDF (Zweites Deutsches Fernsehen) erakundearekin elkarlanean: sugarraren atzeratzea daukan kablea da, kiribildu daitekena eta halogenoz libre dagoena. Gure kable sortaren barnean kableak garraiatzeko kateekin bateragarria kdiren kable koaxialak ere baditugu, irudi zein irrati seinaleak bidaltzeko erabili daitezkenak.