Tenperatura altutako ingurumenetan konexio iraunkorrak

Eraikuntzan, ibiligailuen fabrikazioan, erremintatan zein makinarian orokorrean. altzairua sektore askotan ezinbesteko materiala da eta gure garaiko metalik garrantzitsuena dela esan daiteke. Honek altzairuaren industria gaur egungo mundu mailako ekonomian zutabe garrantzitsu bilhurtu du.

Altzairuaren prozesamenduak tenperatura oso altuak, txinpartak eta produktu kimiko oso bortizen beharra dauka. Hori dela eta industri honetan erabiltzen diren kableek oso ingurumari bortitza eta gogorra jasan behar izaten dute errendimendu fidagarria bermatuz.

Horrelako motako ingurune konkretuetarako, Helukabel-ek soluzio aproposak dauzka kontrol, datu eta konpentsazio kableak eta prentsaestopa bereziak eskainiz. Horien artean tenperatura altuetara zuzenduta dauden eta nukleoaren isolamenduz eta kanpo estaldura material bereziak dituzten kable eta eroaleak eskaintzn ditu. Helukabel-en produktu sorta zabalaren artean transformazio guneetatik industri plantetara doazen lur-konexiorako zein erdi tentsioko kableak ere badaudera, bereziki aplikazio hauetarako sortuak.

Adibidez, Multitherm 400-ES kableak espreski sortua da altzairu industrirako. Kable honek altzairu herdoilgaitzez eginiko trenzatu sendo berezi bat dauka, honek burdinoletako hautsa eta azido fluorhidrikoak bezelako sustantzi bortitzen aurrean babesa eta erresistentzi mekaniko handiagoa ematen dielarik. Tenperatura altuetan erabiltzeko sortua den kontrol kable honek 400ºC-tarainoko tenperaturak jasan ditzazke.

Bestalde, Helutherm 1200/1200-ES kableak silikonaz bustitako beira zuntzez eginiko trenzatu berezi bat dauka nukleoa isolatzen duena, horri esker 1100 ºC-rainoko tenperatura jasa dezakelarik.

Hoietaz gain, HELUKABEL-ek osagarri sorta zabala eskaintzen du, beroarengandik babesteko babes hodiak eta terminal bereziak, besteak beste. Gure portfolioa altzairu industrian erabil daitezken eta tenperatura altuetan erabiltzeko sortuak diren soluzio fidagarri anitzek osatzen dute. Osoko sistemen hornitzaile denez, aurre-muntatutako kableak ere eskaintze nditugu, instalatzeko prest dauden moduluak, baita erabat muntatutako kableak garraiatzeko kateak ere. Ez du axola zer motako aplikazioa den, Helukabel-ek konexio elektriko esparruan soluzio aproposa dauka beti.