Automatizazio teknologiarako konexio elektrikoak
Automatizazioa behar-beharrezkoa bihurtu da gaur industri sektore denetan. Berari esker neurketa zehatza, makina eta instalakuntzen kontrol eta doiketa eta produkzio prozesuen optimizazioa ahalbidetzen du. Fabrikazio industria, automozioa, elikagai eta edarien sektorea edota industri kimikoan, automatizazio teknologiari esker eraginokrtasun eta produktibitatearen hobekuntza, hutsegiteen indizea murrizten du eta kostuen jeistea ere ekartzen du. Era berean, langileei lan arriskutsuak edota fisikoki gogorrak diren lanak egitea ekiditen die. Robotika, adimen artifiziala (IA) edota gauzen inteerneta (IoT) azaltzen ari diren heinean, automatizazioak bere bilakaeran jarraituko du eta industri berrikuntzan paper garrantiztsua izango du.
Automatizazioan kable eta eroaleak oso garrantzitsuak dira, izan ere funtzio desberdinak betetzen dituzte aplikazio askotan.makina eta instalakuntzetan kontrol eta konexio kable bezela, motoreentzako kableak, retroalimentazio kableak, serbo eta enkoder akzionamendu teknologiarako, datu igorpenerako industri Ethernet eta bus kableak eta abar. Aplikazioaren arabera, konexio elektrikoen teknologiak eskakizun zorrotzak bete behar ditu etengabeko funtzionamendua bermatzeko.
Automatizazio sistemek askotan 24/7-ko funtzionamendua edukitzen dute, mugimeendu dinamikoak eginez etengabe, batez ere robotikan. Hori dela eta, aplikazio hauetan erabilitako kable eta eroaleak iraunkorrak eta sendoak behar dute izan, baita malguak eta flexio eta etengabeko tortsio mugimenduen aurrean errresistentzi handikoak. Eremu elektromagnetikoek sortzen dituzten interferentzien aurrean hauek ahalik eta gehien murrizteko, apantailamentu berezia behar dute izan, bateragarritasun elektromagnetiko (EMC) altua bermatzeko. Horretaz gain, automatizazioan erabilitako kable eta eroaleak muturreko tenperaturak eta kondizio gogorrak jasan behar izaten dituzte, hezetasuna, hautsa edota produktu kimikoekin harremana, hori dela eta elementu hauen aurrean erresistentzi handia eeduki behar dute.
Automatizazio teknologiara zuzendutako kable eta eroaleen nazioarteko punta-puntako fabrikatzaile moduan, kide aproposa da seinale eta energiaren igorpenek eskakizun zorrotzak bete behar dituzten aplikazioatarako. Automatizazioan egiten diren aplikazioak behar dituzten ziurtagiri eta homologazio denak dituzten kableak eskaintzen ditu HELUKABEL-ek. Neurrira eginiko soluzioak ere baditugu, beti ere bezeroaren beharrak asetzeko eginak. Sistema osoak, aurre-muntaturiko kableak eta instalatzeko prest dauden kableak garraiatzeko kateen sistema osoak, adibidez.