Automoziora zuzendutako konexio elektrikoak

Automozio sektorea mundu mailan dagoen sektorerik garrantzitsuenetako eta aurreratuenetakoa da. Aurrerapen teknologiko eta hazkuntza ekonomikoaren motorea da, mundu mailako merkataritzan gakoa izateaz gain. Teknologi berrien integrazioari esker, motore elektriko eta ibiligailu autonomoen eremuan adibidez, berrikuntza eta aurrerapenaren iturri nagusienetakoa izaten jarraitzen du automozioak.

Automozio sektorean erabiltzen diren kable eta eroaleak oso kondizio gogorrak jasan behar dituzte eta oso eskakizun zorrotzak jasan behar dituzte. Ingurumen mota askotan ibiligailuaren segurtasun eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, kable hauek oso fidagarriak eta iraunkorrak behar dute izan. Horretarako bete behar dituzten ezaugarri nagusienetako batzuk tenperatura altuak, hezetasuna eta produktu kimikoen aurrean erresistentzi altua izatea izango lirateke. Eremu elektromagnetikoek sortutako interferentziak ahal den eta txikienak izateko, automozioan erabiltzen diren kableak bateragarritasun elektromagnetiko oso altua izan behar dute ibilgailuetan jartzen diren sistema elektroniko konplexuek ondo funtziona dezaten.

Horretaz gain, ibilgailu barruko instalazio konplexutan erabiltzeko eta kurbadura erradio altuak behar diren tokietan arazorik ez edukitzeko malgutasun handiko kableak izan behar dira, baina era berean sendoak bibrazio eta karga mekaniko handiak jasateko gai izan behar dutelako. Sektore honetan pisuaren minimizazioa oso faktore garrantzitsua den heinean, kableak ahalik eta arin eta konpaktuenak izan behar dira, errendimendu eta iraunkortasuna jokoan jarri gabe, noski.

HELUKABEL-ek sektore honetako fabrikatzaile eta hornitzaileei eskaintzen dieten soluzioak oso zabalak dira, ez bakarrik ibilgailu partikular eta komertzialetan zuzeneko aplikaziotan, baita produzio planta eta fabrikazio eremutako konexio, kontrol eta komunikaziorako ere. Produktu sorta horren artean kontrol, konexio eta komunikaziorako kableak, tentsio altuko kable eta eroaleak eta beste hainbat aurki daitezke. Aurre-muntatutako kableak eta modulu osoak ere eskaintzen ditugu, eta neurrira eginikoak ere bai.

Hori dela eta, HELUKABEL automozio sektorean lankide esperientzidun eta fidagarria izan da urte askotan zehar eta hala jarraitzen du izaten gaur egun ere.