Industria mugimenduan
Akzionamendu teknologia gaur egungo industri prozesutan oso osagai garrantzitsua da. Hau gabe, zinta garraiatzaileek ez lukete funtzionatuko, robotek ezingo lituzkete besoak mugitu eta erreminta makineek ezingo lituzkete piezak fabrikatu. Eremu honetan makina eeta instalazioen mugimendu eta kontrolerako teknologia eta sistemak sartuko lirateke, automozio, fabrikazio, logistika, materialen manipulazioa eta energi sektoreak barne.
Aplikazio asko dauden bezela, akzionamendu teknologian kable eta eroaleek bete beharreko eskakizun eta araudiak ere asko dira. Hauek mekanikoki erresistentzi handikoak behar dute izan, tenperatura altuak jasan, malguak izan baina era berean sendoak, produktu kimikoen aurrean erresistentzi handia izan eta bateragarritasun elektromagnetiko (EMC) handia eduki behar dute, dena batera.
Akzionamendu teknologian aplikazio malguak behar direnez, kableek tentsio, presio, flexio, tortsio eta dardara etengabeak jasan behar dituzte. Energia eta datuen igorpen fidagarria bermatzeko, motoreentzako kableak material egokiz diseinatzea ezinbestekoa da.
HELUKABEL-en TopSERV® markapean akzionamendu teknologiara zuzendutako soluzioak eskaintzen ditu. Instalakuntza finko eta malgutarako kable eta eroaleak eskaintzen ditu, kurbatura erradio desberdinekin, halogennoz libre daudenak eta UV izpienganako erresistentzidunak. Soluzio hauen artean ondokoak egongo lirateke: Motoreentzako kableak, akzionamendu elektrikoetarako serbo eta enkoder kableak, alimentazio kableak, kontrol eta konexio kableak eta datu, sare eta bus kableak, besteak beste.
TopSERV® Hybrid serieak kable bakarreko soluzioak eskaintzen ditu ohiko serbomotoreentzako. Kable hauek funtzio desberdinak izan ditzazkete, instalatzeko azkarrago eta errazagoak bilakatuz, espazioa aurrezten dute eta pisua arina daukate aplikazio malguetarako aproposak bihurtuz. HELUKABEL akzionamendu teknologian aukera onena da zalantzarik gabe. Neurrira eginiko soluzioak ere eskuragai daude, aurre-muntaturiko kableak (VFD ziurtagiridun kableak, kasuko), modulu osoak eta instalatzeko prest dauden kableak garraiatzeko kate sistemak, adibidez.