Elikagai eta edarien produkzio segurua erraztuz

Elikagai eta edarien industrian makina eta bere elementu elektrikoek bete behar dituzten araudiak industri planten eraikuntzan bete beharrekoak baino ere zorrotzagoak izaten dira. Janari eta edarien produkzio eta prozesuetan garbitasuna oso garrantzitsua da, beraz bere produkzio instalakuntzek eta bere osagaiek cleam room deritzonaren eta diseinu higienikoaren printzipioak bete behar dituzte. Eta konexio eleektrikoa, noski, ez da salbuespena.

Elikagai eta edarien industrian erabiltzen diren kable eeta eroaleak higiene aldetik oso araudi zorrotzak bete behar dituzte. Elikagaiekin kontaktuan daudeenez segurtasun eta garbitasun aldetik segurtasuna eman behar dute, hau da garbitzeko orduan errazak izan behar dute eta ez dute janaria kontaminatu dezaken inongo osagairik izan behar. Hori dela eta, loto efektua duten mikrobioen aurkako kableak erabiltzen dira, sustantzi ezezagunak bertara itsastea ekiditen dutenak hain zuzen ere. Aldi berean industri honeetan sarri erabiltzen diren garbiketa eta desinfektazio produktuen aurrean erresistentzia izan behar dute

Muturreko tenperaturak ere industri honetan sarritan ematen dira, beeraz eerabili behar diren kable eta eroaleak, hotz eta bero handien aurran erresistentzia erakutsi behar dute. Eta ez hori bakarrik, askotan elikagai eta edarien produkzio plantetan 24 orduz etengabe produzitzen da, beeraz kableak seendoak eta iraunkortasun handikoak eree izan behar dira, etengabeko karga mekaniko handiak jasan behar izaten dituztelako.

HELUKABEL-ek tenperatura, produktu kimiko eeta karga mekanikoen aurrean erresistentzi handia duten kable sorta zabala eskeintzen du. Adibide gisa, elikagai eta edari industrian erabiltzeko ziurtagiria duten eta baieztatuak izan diren konexio eta kontrol, industri Ethernet, bus eta beste datu kable batzuk, motore, serbo eta enkoderreentzako kableak ere eskaintzen ditu. Gainera produktu estandarrez gain, neurrira eginiko soluzioak ere eskuragai daude, adibidez aurre-muntatutako kableak, modulu osoak edota instalatzeko prest dauden kableak garraiatzeko kate sistemak.

HELUKABEL-ek era berean produktu osagarriak ere eskaintzen ditu. Adibidez, Helutop HT-Clean , sustantzi kontaminagarriak itsastea ekiditen duten gainazal berezia duten prentsaestopa. Metalezko prentsaestopa hau garbiketan erabiltzen diren sustantzi kimiko guztien aurrean oso erresistentzi handikoa da eta EHEDG (European Hygienic Engineering & Design Group) erakundeak aprobatutako produktua da, elikagai eta edarien produkzio segurua bermatzen duelarik. Horretaz gain, FDA (Food and Drug Administration) erakundearen eskakizunak betetzen ditu eta Ecolab-ek zertifikatutako produktua da.

Erlazionatutako dokumentazioa