Karga pisutsuak esfortzurik gabe mugituz

Garabi eta altxatze sistemak oso garrantzitsuak dira industri askoatan, izan ere beraiei esker pisu handiak igo, jeitsi eta mugitzea posible egiten dute. Aplikazio hauen adibideak lirateke: Eraikuntza sektorean garabi dorre birakariak, fabrika eta almazenetako garabi-zubiak, ontziola eta portutako portiko garabiak, tailer eta produkzio lineatan garabi birakariak edo plataforma eta sistema altxatzaile hidraulikoak, adibidez. Garabi eta altxatze sistemen konexio elektrikoek dituzten ingurune erronka eta betebeharreko eskakizunak asko dira.

Baina guztiaren gainetik, garabiek dituzten kableek karga mekaniko handiak jasan behar dituzte, trakzioa, konpresioa, urradura, flexio edota tortsio egunero jasan beharreko karga mekanikoak dira. Alde batetik hori dena jasateko sendoak izan behar dute, baina era berean malguak ere bai era fidagarrian funtzion ahal izateko. Gainea, garabi eta altxatze sistemek klima kondizio gogorrei aurre egin behar izaten die, beraz hezetasun, UV izpi eta muturreko tenperaturak ondo jasan behar dituzten kableak izan behar dira. Sarritan garabietako kableak olio eta produktu kimikoekin harremanetan izaten dira, beraz sustantzi horien aurrean ere erresistentzi handia izan behar dute.

HELUKABEL-ek garabi eta altxatze sistemetan bereziki erabiltzeko konexio elektrikoen arloan soluzio aukera handia dauka. Gure porfolioan kable biribilgarriak ditugu, bereziki biribilketa errepikakorra daukaten aplikazioetarako zuzendua, garabientzako kableetan oso ohikoa den eskakizuna. Horrez gain, garabi eta polipastoentzako kable eta feston sistemak ere eskaintzen ditugu, baita portutako garabientzako luzapen kableak eta meatzaritzara zuzendutako herrestatze kableak.

Garabi eta altxatze sistemetan esperientzidun hornitzaile bezela, HELUKABEL-ek garabi sistemetan instalatzeko beharrezko osagaiak hornitzen ditu, kontro leta konexio kableak, motore, serbomotore ea enkoder kableak, eta datu, sare eta bus kableak, adibidez. Osoko sistemen horniketan adituak gara, aurre-muntauriko kableetatik hasi eta erabiltzeko prest dauden kableak garraiatzeko kate sistemetaraino. Garabi eta altxatze sistemen esparruan, edozein erronkari aurre egiteko soluzio aproposak ditugu, zure beharrei erantzunez.