Industri modernoaren gune garrantzitsuena

Kontrol armairuen fabrikazioa gaur egungo automatizazio eta industri kontrolaren ardatza bihurtu da. Ingenieritza mekanikoa, automozioa, energi horniketa edota elikagai eta produkzio kimikoa bezelako esparrutan funtsezko papera betetzen du. Kontrol koadroen sistemak (armairu elektriko edo maniobra koadro bezela ere ezagutuak) prozesu konplexuak ikuskatu eta erregulatu, energi elektrikoa era eraginkorrean barreiatu eta produkzio planta osoaren funtzionamendu ziurra eta fidagarria ahalbidetzen du. Kontrol armairuen fabrikazioa gaur egungo industri azpiegituren bizkarrezurra del esan dezakegu.

Kontrol armairuen fabrikazioan erabilitako kable eta eroaleak industriak eskatzen dituen eskakizun zorrotz anitzak bete behar dituzte. Segurtasunaren ikuspuntutik atentzio berezia behar duten aplikazioak asko direnez, armairutan erabiltzen diren kableek segurtasun ikuspuntutik eskatzen diren araudi eta eskakizun zorrotzak bete behar dituzte. Horretaz gain, sendoak eta iraunkorrak izan behar dira ingurune zorrotzenetan (tenperatura altuak edota karga mekaniko altuak, adibidez) era fidagarrian funtzionatzeko. Instalazio prozesua errazteko eta azkarra izan dadin, kontrol armairutan erabiltzen diren kableak malguak eta erabilterrazak behar dute izan, instalazio eta mantentze prozesuak errazteko. Gainera komunikazio eta kontrol sistemetan oso garrantzitsua den bateragarritasun elektromagnetiko balore altua izan behar dute eremu eletromagnetikoek sor ditzaketen interferentziak ahal den eta txikienak izateko.

HELUKABEL-ek kontrol armairuen fabrikatzaile, sistema integratzaile eta azken erabiltzaileei zuzendutako kable eta eroale sorta zabala eskaintzen du. Horien artean kable unipolar isolatu eta isolatu gabeka, kontro leta konexio kableak, bus kableak, industri Ethernet kableak eta beste datu kable sorta zabala dauka eskuragai. Osagarriak ere eskaintzen ditu, kableen sarrera eta irteerarako prentsaestopak barne. Gure katalogoan ez baduzu aurkitzen, behar duzun soluzioa aurkitzen lagun zaitzakegu eta neurrira eginiko soluzioak ere egin ditzakegu eskakizun bereziei aurre eginez.

HELUKABEL-ek kalitate eta fidagarritasunaren ikuspuntutik kontrol armairuen fabrikazioarentzako konektagarritasun soluzioak aukeratzeko orduan aukerarik onena eskaintzen dizu