Zure makinentzako konektagarritasun arloan soluzioak
Ingenieritza mekanikoa eta produkzio plantak gaur egungo industrian zutabe garrantzitsu bilakatu dira. Automozio, elikagaien prozesamendu zein medikuntza teknologian, makina eta ekipamendu aproposak ez balirake egongo, gaur egungo industri prozesu asko ezingo lirateke aurrera eraman. Makina hauen fidagarritasuna bermatzeko, elkarlanean eta elkarrekin konektaturik dauden osagai zenbaitzu behar dira energia, datuak eta kontrol seinaleak igortzeko. Hemen dute berebiziko garrantzia kable eta industi eroaleek.
Kable eta eroaleak makina askotan euskarri ikustezinak bihurtzen dira. Ez dute elektrizitatea bakarrik garraiatzen, makina eta instalazioak kontrolatzeko behar-beharrezkoak diren datu eta seinaleak ere igortzen dituzte. Kable hauek betekizun bereziak dituzte: Muturreko tenperaturak, dardara eta karga mekanikoak jasan eta segurtasun araudi zorrotzak bete behar dituzte. Horretaz gain, ingenieritza mekanikoan erabilitako kableak babes eta erresistentzi kimiko handiak behar diren ingurunetan erabiltzen dira.
HELUKABEL-ek esperientzi zabala dauka ingeniaritza mekaniko eta industri sektoreetan konexio elektrikoen munduan soluzio sorta zabala eskeiniz. Gure porfolioak produktu asko eskaintzen ditu: Kalitate altueneko eroale unifilarrak, kontro leta konexio kableak, industri Ethernet-erako datu kableak, Bus sistemak,motore, serbomotore eta enkoderretarako kableak eta kable hibrituak, besteak beste, denak gure instalaziotan fabrikatuak. Baina gure 33.000 produktu baino gehiagok osatzen duten katalogoan ez baduzu zure soluzioa aurkitzen, gure ingeniariek behar duzun soluzioa diseinatuko dute zure beharrei erantzun zuzena emateko. HELUKABEL konektagarritasun arloan osoko hornitzailea den heinean, aurre-muntaturiko kableak, modulu osoak eta kableak garraiatzeko kate sistemak ere eskaintzen ditu.
Zure enpresak nazioarteko merkatutara esportatzen du? Ez dago arazorik, HELUKABEL-en nazioarteko zirutagiri denak betetzen dituzten kableak eskainiko dizkizu, VDE, UL eta CSA, adibidez. Gure instalakuntza modernoei esker, behar duzun soluzio konkretua fabrikatzeko gai gara. HELUKABEL-ek konektibitate arloan kalitate altuko soluzioak eskaintzen ditu modu fidagarrian ingeniaritza eta industri arloan dauden eskakizun zorrotzenei erantzunez.