Bizitzak salbatzen dituzten konexioak

Medikuntza teknologia osasun atentzioaren zati garrantzitsu bat da eta pazienteen gaixotasunen diagnostiko, tratamendu eta zainketan berebiziko garrantzia dauka. Kalitatea, fidagarritasuna eta zehaztasuna esparru delikatu honetan behar-beharrezkoak dira, izan ere edozein akats edo hutsegitek eduki ditzaketen ondorioak benetan larriak izan daitezke.

Kable eta eroaleak esparru honetan aplikazio askotan erabiltzen dira, irudi bitartezko diagnostiko sistemetan, ultrasoinu, X izpi, erresonantzia magnetikoak (MRI) eta ordenagailu bidezko tomografiak (CT), adibidez. Era berean, zirujia elektriko ekipamendutan, pazienteen monitorizazio sistema eta laborategietako ekipamendutan ere aurki ditzakegu. Kable hauek oso eskakizun zorrotzak bete behar dituzte, iraunkortasun altua, malgutasuna eta zeharkako erresistentzia, besteak beste. Higiene eta esterilizazio beharrei ere, noski, aurre egin behar die. Interferentzi elektromagnetikoak (EMC) ekiditeko, medikuntza alorreko kableek bateragarritasun elektromagnetiko oso altua eduki behar dute.

HELUKABEL-ek, kable medikoen fabrikatzaile den heinean, medikuntza alorrean dauden araudi zorrotzak betetzen dituzten kable sorta zabala eskaintzen du. Hauen artean: Makina eta ekipamenduei energia hornitzeko konexio eta kontrol kableak, sentsoreentzako seinale, kontrol eta datu kableak, eta kable koaxial eta espiral formakoak etengabeko mugimendua dagoen aplikaziotarako. Hauetaz gain, tenperatura altuetan desinfekzio eta esterilizaziorako kable auto-iltzatzaileak edota espazioa aurreztu beharra daukaten aplikazioetan tamaina txikiko gailuentzako kable hibrituak

Hauek adibide batzuk besterik ez dira HELUKABEL-ek medikuntza sektorean ere bere esprientzia nola aplikatzen duen kide fidagarria gisa. Horietza gain sektore honetan ere neurrira eginiko kableak eta sistemak ere eskaintzen ditugu.