Nekazaritza modernoari energia eta datuak hornitzen
Elikagai eta pentsu eskaera gero eta handiagoa de nekazaritza munduan. Hori dela eta eraginkortasun eta produktibitatearen beharra ere handituz joan da aken urteotan. Nekazal ingenieritzak soluzioak garatu ditu makinaria berria sortuz, eta hauek gero eta digitalizazio eta automatizazio gehiagoren beharra daukate. Makina mugikorrak, traktore eta ekipamendu osagarriak adibidez, kontrol eta erregulazio teknologia erabiltzen dute, honen bidez nekazarien lana arintzen dute era azkarrago eta zehatzagoan lan egitea ahalbidetuz.
Hori dela eta, kable eta eroaleak oso elementu garrantzitsu bihurtu dira nekazal teknologian. Alor honetan erabiltzen diren ekipamenduei energia hornitzen die, bus eta kontrol seinaleak igortzen dituzte eta makina desberinen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute. Nekazal ingurunean izaten diren baldintza gogorretan era fidagarrian lan egin ahal izateko, kable eta eroaleek hezetasun, UV erradiazioa, tenperatura aldaketa eta produktu kimikoen aurrean erresistentzi handia izan behar dute. Aplikazio askotan, karga mekaniko handiak jasan behar izaten dituzte, kolpe, dardara eta flexio mugimenduak, kasuko.
Nekazal industrian esperientzidun enpresa izanik, HELUKABEL-ek bere konposaketa aproposari esker sektoreak eskatzen dituen eskakizun handiei aurre egiten dien nekazal makina eta ibiligailuetara zuzenduta dauden kable, eroale eta osagarriak eskaintzen ditu.
Nekazal industrian erabil ahal izateko gure konexio elektriko fidagarri eta iraunkorra bermatu ahal izateko, nekazal sektoreko makina fabrikatzaileekin taldean lan egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. HELUKABEL, Agricultural Industry Electronics Foundation (AEF) erakundeko kidea izanik, nekazal sektorean erabiltzen diren makina eta ibilgailuen ekipamendu elektriko eta elektronikoen garatze eta hobekuntza prozesuan era eraginkorrean arit da lanean.
Helukabel IsoBUS kable familia bereziki traktore, makina mugikor eta ekipamendu osagarrien arteko komunikazioa ahal den eta onena izateko sortutako soluzioa da. Kable hauek IsoBUS protokolo estandarra jarraitzen dute, nekazal industrian fabrikatzen diren makina eta ibilgailuen artean datuen igorpena ahalbidetzen eta erregulatzen duen sistema. HELUKABEL-ek soluzio bereziak ere eskaintzen ditu, osoko soluzioak ere eskaintze nditu sektore honetarako, instalatzeko prest dauden kableak garraiatzeko kate sistemak, adibidez