Industri plantetan operazio fidagarria, kondizio gogorrenetan ere bai
Petrolio eta gas industriak, industri kimiko eta petrokimikoen moduan mundu mailako ekonomian bereebiziko garrantzia daukate. Hauek elektrizitate eta bero sorkuntzan, garraioan erregai bezela eta beste hainbat fabrikazio prozesuetarako lehengaiak eta energia hornitzen dituzte.
Petrolioaren produkzio eta prozesamendu plantak mundu osoan zehar daude, bai itsasoan zein lurrean, itsaso zakarretan, desertu aretsuetan eta beero eta hotz izugarria egiten duten lekuetan. Honelako ingurune gogorrak kable eta eroaleeentzat ere erronka izugarriak izaten dira.
Petrolio, gas eta industri kimikoan eztanda arriskuak ere badaude. Beraz, Ex d araudia betetzeko kablee eta eroaleek babes mekanismo berezi bat izan behar dute, txinparta eta su-hartze egoerak ekiditeko. Baina eez hori bakarrik, olio, azido, produktu kimiko bortitz eta sustantzi korrosiboen aurrean ere erresistentzi handi behar dute izan. Horretaz gain, muturreko tenperaturak, presio, dardara eta beste karga meekaniko zenbaitzu eere jasateko gai izan behar dira, eta guzti hau konektarritasun munduarentzat sekulako erronka izaten da beti.
Petrolio, gas eta industri kimikoan kide fidagarri den heinean, HELUKABEL-ek produktu sorta handia dauka, bai kable, eroale zein produktu osagarrietan produkzio planta horien funtzionamendu seguru eta denboran iraunkorra bermatuz, ingurumen gogorrenetan ere bai. Makinen eta produkzio planten kontrol eta konexio teknologian, zein neurketa eta kontrolerako instrumentazio kabletan edota datuen igorpeneerako Ethernet eta bus kableetan, HELUKABEL-eek aukera zabala eskaintzen du sektore honetarako
Gure porfolioak itsasoan dauden plataformentzako (petrolio plataformak, itsasontzi edota esplorazio unitateak) zein lurrean dauden proiektuetarako (petrolio-findeiak edo planta petrokimikoak) soluzio sorta zabala eskaintzen du. Neurrira einiko soluzioak ere bai, aurre-muntatutako kableak, modulu osoak edota instalatzeko prest dauden kableak garraiatzeko kate sistemak, adibidez.
Bateragarritasun oso bermatzeko, ziurtagiri desberdinak dituzten kable, eroale eta osagarriak eskaintzen ditugu: De Norske Veritas (DNV), Lloyd’s Register (LR), American Bureau of Shipping (ABS), beste batzuren artean.