Industri robotei bizitza ematen diogu

Gaur egun robotak produkzio eta logistika prozesu askotan ezinbesteko elementuak bihurtu dira, gaur egungo industria beraiek gabe ezin litzateke ulertu. Prozesu askotan industi robot eta kobot-ek pertsonekin lan egiten dute, beraien artean jardunez eta eginkizunak modu autonomoan eginez.

Industri robot gehienak hiru dimentsioatako espaziotan mugitzen dira eta eginkizun asko eramaten dituzte aurrera. Mugimendu horiek milioika aldiz errepikatzen dia zehaztasun eta kalitate handiarekin, neke eta bere errendimenduaaren maila jeitsi gabe egunean zehar.

Hori lortzeko robotikako kableek ere eskakizunik zorrotzenak bete behar izaten dituzte. Azelerazio eta desazelerazio azkarrak jasan behar dituzte, baita tortsio eta flexio mugimendu konbinatuak. Hauek dira operazio kondizio zorrotzetako batzuk. Era berean, kasu gehienetan espazio txikia okupatu behar dute roboteren beso barruan edo gainean, mugimendu askatasun osoa izateko. Eskakizun mekanikoez gain, kable eta eroaleek erresistentzi altua behar dute izan influentzi kimiko eta termikoen aurrean.

Gure Roboflex serieko kableek soluzio sorta handia eskaintzen du robotikan behar diren konexio elektrikoetarako. Bere ezaugarri nagusienak tortsio altua, olioarenganako erresistentzia, urradura eta mozketen aurrean duen eerrendimendua, soldadura zipriztinen aurrean duen erreesistentzia eta kurbatura erradio txikiak dituela, horregatik dira aproposak robotikan erabiltzeko

Gure katalogoan robotikarako soluzio asko daude, diametro desberdinetako kontrol, motore eta sentsore kableak, kable hibrituak eta datu, sare eta bus kableak. HELUKABEL-ek alor honetan ere neurrira eginiko soluzioak ditu, aplikazio robotikoaren funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko.

HELUKABEL-en Robotikara zuzendutako soluzioak