Tren industriara zuzendutako kable eta eroaleak
Trenaren industriara zuzenduta dauden kable sorta zabalak tren eta antzeko ibilgailu modernoen fabrikazioan eta bere azpiegituran bereziki erabiltzeko kableak eskaintzen ditu. Datu kableak, energia hornikuntza kableak, bagoien arteko interkonexiorako edota kontrol armairutarako eroale indibidualak izan, denak ere treanren merkatuan dauden eskakizunei aurre egiteko prestaturik daude kable guztiak eta frekuentzi altu, baxu eta fibra optikako soluzioetan oinarritzen dira.
HUBER+SUHNER-ekin urte asko daramatzagu elkarlanean, honek HELUKABEL aukeratu duelarik Radox® kableen salmentarako. Radox® trengintzara zuzendutako kableak estre termiko, kimiko, elektriko eta mekanikoaren aurrean duten erresistentzi handiagatik dira ezagunak. Bereziki aipatu beharrekoa da suteen aurrean duen babesa, hau dela eta gure kableak ez dira olio eta erregaien aurrean bakarrik erresistentzi handikoak, halogenoz askeak ere badira, emergentzi kasua ematen denean keak sorturiko elementu kontaminagarriek dakartzaten kalteak ahalik eta gehien minimizatzen dituztelarik. Horretaz gain, DIN5510 eta EN45545 suteen aurreko babes araudiak betetzen dituzte.