Urkunderen instalakuntzak goitik ikusita

URKUNDE-n 30 urte baino gehiago daramatzagu industri konektagarritasunaren mundu konplexu eta zorrotzean espezializatuak, kable, kableatu, konektore, osagarri, kableak garraiatzeko kateak eta energi kit-ak hornitzen. 2018 urtetik, URKUNDE HELUKABEL GmbH kable eta eroaleen fabrikatzailea den multinazional alemaniarraren subsidiaria da Espainian.

Gure osoko soluzioek kable, konektore, kableak garraiatzeko konektore, osagarri eta energi kit izenpean garatutako kateen sistemek osatzen dute. Urte guzti hauetan ospe handia hartu dugu gure bezero eta hornitzaileekin izan dugun harreman estuari esker. Kalitate handiko eta epe luzerako soluzioak garatzeko konpromezua daukagu gure bezeroek industri konektagarritasunaren esparruan dituzten beharrei behar bezela erantzuteko.

Industri konektagarritasunera zuzendutako Urkunde-ren soluzioak

Gure helburua gure bezeroekin konpromezu oso izatea da, bertako enpresen laguntasunari esker eta beraiekin elkarlanean jarduteak soluzio konplexuak garatzea ahalbidetu digularik. Gure bezeroentzako industri konektagarritasun arloan aholkulari eta espezialista izan nahi dugu.

Erantzunkizuna, profesionaltasuna eta berrikuntza gure zutabe nagusiak dira, era berean ekimena eta irmotasuna gure balio garrantzitsu direlarik. Bi hitzetan, gure bezeroak konkistatu nahi ditugu hauek asbeterik eta pozik egon daitezen aholkularitza osoa ematen dien hornitzailea dutelako; gure leloak gogorarazten digun bezela, "industri konektagarritasunean adituak gara".