Datuen pribatutasunaren deklarazioa
Ongi etorri URKUNDE-ren webgunera eta mila esker gure enpresa, produktu eta zerbitzuenganako interesa edukitzearren. Zure datuen babesaz arduratzen gara gure webgunera egiten duzun bisitan zehar, hauen bilketa, prozesaketa eta erabilera prozesua behar bezela egitea nahi dugu.
Pribatutasun hau ez da hirugarrengoen webgunetara zabaltzen, URKUNDE-ren webgunearekin loturaren bat badute ere.
Izena, helbidea, posta elektronikoen helbide eta telefono zenbakien prozesaketek Europar Batasuneko Datuen Babes Orokorraren Araudiak diona jarraitzen dute, baita URKUNDErengan aplikazio eduki dezaken bertako beste datuen babesen inguruko araudiak ere. Pribatutasun politika honen helburua gure enpresak datu pertsonalen bilketa, erabilera eta prozesaketaren modua eta xedea publikoki azaltzea da. Gainera, pribatutasun politika honek interesdunei hauek dituzten eskubideei buruzko informazioa helarazten die.
Datu horien tratamenduaren arduradun den heinean, URKUNDE-k neurri tekniko eta kudeaketarekin zerikusiak dituzten akzioak aplikatu ditu webgune honetan kudeatzen diren datu pertsonalak ahalik eta babes gehien izan dezaten. Hala ere, Internet bidez egiten diren datuen igorpen prozesuek bere-bereak dituzten ahuleziak dauzkate, hori dela eta datuen babes osoa ezin da ehuneko ehunean bermatu. Hori dela eta, erabiltzaileek beraien datuak igortzeko beste modu batzuk erabiltzeko eskubidea ere badaukate, telefonoz adibidez.
Cookie-n konfigurazioa:
Cookie-n konfiguraziora sartzea nahi izan ezkero, batez ere zure onarpena eman edota baliogabetzeko, ondorengo estekan sakatuta egin dezakezu:
. Era berean, webgunearen oinean dagoen “Cookie-n konfiguratzailea” botoia ere sakatu dezakezu.
Pribatutasun politika
URKUNDE-ren pribatutasun politikak Europear Batasuneko Datuen Babeserako Araudi Orokorreko direktiba eta arauen igortzaileak definitutako kontzeptuak jarraitzen ditu. Gure pribatutasun politikak irakurtzeko eta ulertzeko erraza behar du izan, bai orokorrean jende guztiarentzat eta bai gure bezero eta kide komertzialentzat ere. Hori dela eta, erabiliko ditugun hitz batzuen esanahiak argi uztea gustatuko litzaiguke.
Pribatutasun politika honek ondorengo hitzak eta esanahiak erabiltzen ditu:
a) Datu pertsonalak
Datu pertsonalak identifikatutako edota identifikagarria (interesatua) den persona fisiko batekin erlazioa daukan edozein informazio da. Identifikagarria identifikatu daiteken pertsona fisikoa da, zuzenki edota zeharka, identifikatzaile batekin espreski, izena, identifikazio zenbaki, kokapen datu, online datuak edota identitate fisiko, fisiologiko, genetiko, mental, ekonomiko, edo soziala, adibidez.
b) Interesatua
Interesatua, identifikatutako edota identifikagarria den eta bere datuak hauen tratamentuaren arduradunak kudeatzen dituen edozein persona litzake.
c) Tratamendua
Tratamendua datu personal edota datu pertsonalen multzo bati aplikatzen zaizkion operazio edota operazio multzoa dira, baliabide automatiko edo ez automatikoen bidez eginikoak, adibidez: bilketa, erregistroa, antolaketa, estrukturazioa, metatzea, adaptazio edota aldatzea, berreskuraketa, kontsulta, erabilera, igorpen bidezko hedapena, difusioa edota beste edozein eratan disposizioan jartzea, konbinatzea, murriztea, ezabatzea edota deuseztatzea.
d) Tratamenduaren murrizketa
Tratamenduaren murrizketak etorkizunean bere tratamendua mugatzeko helburuarekin metatutako datu pertsonalen markatzea esan nahi du.
e) Profilen elaborazioa
Profilen elaborazioa datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko edozein moduri deitzen zaio, bere helburua datu horiek persona fisiko baten ezaugarri batzuk ebaluatzeko erabiltzea delarik, bereziki persona horren laneko errendimendua, egoera ekonomikoa, osasuna, pertsonaren zaletasunak, interesak, fidagarritasuna, portaera, kokapena edota mugimenduak analizatu edota aurrikusteko.
f) Seudonimizazioa
Seudonimizazioa informazio gehigarri gabe pertsona konkretu bati leporatu ezin daitezken datu pertsonalen tratamendua litzake, beti ere informazio gehigarri hori aparte baldin badago eta neurri tekniko eta kudeaketarekin zerikusia duten neurriei lotuta badago, eta persona fisiko identifikatu edo identifikagarria bati ezin zaioenean esleitu.
g) Tratamenduaren erantzulea
Tratamenduaren erantzulea datu pertsonalen tratamenduaren xede eta bitartekariak definitzen dituen persona fisiko edo juridiko, agintaritza publiko, agentzi edota beste edozein erakunde litzateke. Tratamendu horren xede eta bitartekariak Europear Batasuneko edota estatu kideen araudiaren arabera arautzen badira, araudi honek tratamenduaren erantzulea edota hau aukeratzeko irizpide konkretuak erabaki ditzazke
h) Tratamenduaren arduraduna
Tratamenduaren arduraduna tratamenduaren erantzulearen kontura datu pertsonalak tratatzen dituen pertsona fisiko edo juridiko, agintaritza publiko, agentzia edota beste edozein erakunde izan daiteke.
i) Hartzailea
Hartzailea datu pertsonalen berri ematen zaion pertsona fisiko edo juridiko, agintaritza publiko, agentzia edota beste edozein erakunde izan daiteke. Hala ere Europar Batasuneko edo estatu kideen araudiaren arabera arautzen den ikerketa konkretu baten barruan dagoen agintaritza publikoa ez da hartzaile dela kontsideratzen.
j) Hirugarrena
Hirugarrena interesatua, tratamenduaren erantzulea, arduraduna edota erantzule edo arduradunaren agintepean dagoen eta datu pertsonalak tratatzeko baimena daukan beste edozein pertsonarengandik desberdina den pertsona fisiko edo juridiko, agintaritza publiko, agentzia edo beste edozein erakunde litzake
k) Baieztapena
Interesatuaren baieztapena, interesatuak libreki, modu konkretu, informatu eta zalantza gabean bere tratu pertsonalen tratamenduaren onarpena ematen duen aitorpena litzake.
Europear Batasuneko Datu Babes Araudi Orokorraren arabera eta Europear Batasunari aplika dakioken beste edozein lege eta arautegien arabera, datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea ondoko hau da:
URKUNDE, S.A.
Kurutz-Gain industrialdea 1-2
E-20850 Mendaro - Gipuzkoa
SPAIN
Tel. +34 943 744 264
Email: marketing@urkunde.es
Web: www.urkunde.es
Gure webgunearen funtzionaltasun osoa eskaintzeko, erabilera eraginkorragoa eta gure eskaintzak optimizatzeko xedearekin, “cookie” edo antzeko teknologiak erabiltzen ditugu. Cookie-ak zure gailu edota ordenagailuaren disko gogorrean metatzen diren testu artxiboak dira, erabiltzen den nabigatzailearekin lotuta dagoena; hauen bitartez konfiguratu dituen hornitzaileari webgunearen erabileraren informazioa iristen zaio. Cookie hauek ezin dute zure gailuan inongo programarik ejekutatu ezta birusik iristarazi ere.
Cookie hauek xede eta funtzio desberdinak betetzeko erabiltzen dira. Cookie hauen artean era desberdinetakoak aurki ditzazkegu, teknikoki beharrezkoak direnak eta ez direnak, erabiltzen eta metatzen diren denboraren araberakoak eta gure webguneak jarriak diren edota hirugarren batek ezarritakoak direnak.
Cookie espezifikoak erabiltzen ditugu gure webgunea eta bere funtzioek modu zuzenean funtziona dezaten (cookie ezinbestekoak). Cookie hauek automatikoki konfiguratzen dira gure webgunera edota webguneko funtzio konkretu batera sartzerakoan, nabigatzailearen konfiguratzailearen bitartez ez bada behintzat cookei horien aktibazioa blokeatu. Aldiz, ezinbestekoak ez diren Cookie-ak (adibidez, estatistikaren alorrean) gure webgunearen erosotasuna eta errendimendua hobetze aldera erabiltzen dira, baita erabiltzaileak eginiko konfigurazio konkretu batzuk metatzeko. Cookie mota hau webguneko sekzio konkretu batzutako erabileraren maiztasunari buruzko informazio jasotzeko ere erabiltzen dugu, erabiltzailearen etorkizuneko beharretara hobeto egokitzeko asmoz.
Cookie gehienak momentuko sesioak irauten duen bitartean bakarrik dira beharrezkoak eta automatikoki ezabatzen dira edo balioa galtzen dute webgunetik ateratzen den momentuan edota sesioa amaitzen denean. Hala ere, kasu batzuetan, cookie-ak denbora gehiago egoten dira metaturik, adibidez, erabiltzailea ezagutu eta berak aurrez gorde dituen konfigurazioak gordetzeko, horrela hurrengoan berriro webgunera sartzen denean bisita erosoagoa izan dezan. Kasu horietan, cookie-ak automatikoki ezabatzen dira denbora konkretu bat pasa eta gero; denbora hori cookie-a bera eta bere funtzioaren arabera desberdina izaten da.
Hirugarrenen cookie-ak kanpoko beste erakunde edota webguneak erabilitakoak eta konfiguratutakoak dira, web analisi erreminten hornitzaileak adibidez. Analisiak egiteko erreminta eta errendimenduaren neurketari buruzko informazio gehiago politika honen barruan aurrerago dauden ataletan aurkitu dezakezu. Kanpoko hornitzaileek ere cookie-ak erabil ditzazkete iragarkiak erakusteko edota sare sozialetako edukiak integratzeko (marketing-eko cookie-ak)
Cookie-i onarpena ematea ez da derrigorrezkoa gure webgunean. Hauek erabiltzeko baimenik ematea ez baduzu nahi, gure cookie-n banner-aren bidez hauen erabilerak atzera bota ditzazkezu edota zure gailuan hauen metatzea ekidin nabigatzailearen konfigurazio aukerak erabiliz. Hala ere kontutan izan behar da honek webgunearen funtzionalitatea eta aukerak murriztu ditzakela. Metaturik dauden cookie-ak edozein momentutan ezabatu daitezke nabigatzailearen konfigurazio aukerak erabiliz. Webgunean erabiltzen diren cookie guztieri buruzko laburpen bat edukitzea nahi izan ezkero, sakatu hurrengo estekan: Cookie Overview
Cookie-en mota, norainoko, xede, araudi eta hauekin erlazionatutako datuen tratamenduari ezezkoa emateko modueri buruzko informazio gehiago izan nahi ezkero, Cookien erabileraren araberakoak diren banakako funtzioen deskripzioak kontsulta ditzakezu.
URKUNDE-ren webguneak zenbait datu eta informazio biltzen ditu webgunera egiten den bisita bakoitzeko, bai erabiltzaile interesatu batengandik edota automatizatutako sistema batengandik jasotakoa. Datu eta informazio hauek web-zerbitzariaren erregistro artixbotan gordetzen dira. Gordetzen den informazio mota ondorengoa litzake:
1. Nabigatzailearen mota eta bertsioa
2. Webgunera sartzeko erabilitako sistema operatiboa
3. Zein webgunetik iristen diren gure webgunera (erreferente deitzen dena)
4. Gure webguneko zein barne orrietara sartzen diren sistemak
5. Webgunera sartu diren ordua eta data
6. Interneteko protokolo helbide (IPa)
7. Sartu den sistemaren zerbitzuen hornitzailea
8. Gure sistema informatikoak erasoengandik babesteko erabiltzen diren antzeko beste datu eta informazio batzuk
URKUNDE-k ez du inongo erabiltzaileei buruzko konklusiorik ateratzen datu eta informazio hauek erabiliz. Honen ordez, informazio hau garrantzitsua da ondorengo gauza hauetarako:
1. Gure webgunearen edukia zuzen iristaraztea
2. Webgunearen edukia eta erlazionatutako iragarkiak optimizatzea
3. Gure sistema informatikoen funtzionaltasuna eta gure webgunearen teknologia epe luzera bermatzea
4. Ziber-erasoa ematen bada agintari eskudunei behar duten informazioa helaraztea
Anonimoki pilatutako datu eta informazioak URKUNDE-k ebaluatu egiten ditu helburu estatistikoak bilatuz, baita gure enpresaren datuen babesa eta segurtasuna hobetzeko. Honek kudeatzen ditugun datu pertsonalen babes maila ezinhobea edukitzea bermatzen digu.
Web-zerbitzariko erregistro artxibotan metaturiko datu anonimoak, interesatuak espreski bidalitako datuengandik separatuta gordetzen dira
Interesatuak datu pertsonalen tratamenduaren erantzulearen webgunean erregistratzeko aukera dauka. Erregistro prozesu honek datu pertsonalen bilketa suposatzen du. Biltzen diren eta tratamenduaren erantzulearengana iristen diren datu pertsonalak erregistroaren orrian aurkitu daitezke. Interesatuak sartzen dituen datu pertsonalak pilatu eta barne prozesaketarako bakarrik metatzen dira. Tratamenduaren erantzuleak, datu hauek tratamenduaren arduradunari (edo arduradunei, bat baino gehiago badira) igorri diezazkioke, bidalketa zerbitzu bezela eta hauek ere barne prozesamendurako bakarrik erabili ahalko dituzte datu horiek.
Webgunean erregistratzerakoan, Interneteko zerbitzuen hornitzaileak asignatutako IP helbidea metatzen da, baita data eta ordua ere. Datu hauek, gure zerbitzuen legez kanpoko erabilerak ekiditeko beharrezkoak direlako metatzen dira eta izan daitezken delituen ikerketak errazteko. Beraz, datu hauen metaketa behar-beharrezkoa da tratamenduaren erantzulea babesteko. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonengana iristen, legearen aldetik obligazioa badago edota delitu bat atzemateko beharrezkoa bada izan ezik (kasu horietan informazio hau barne erabileraren esparrutik aterako litzake)
Interesatuaren erregistroari eta bere datuen hedatze baimenduari esker, tratamenduaren arduradunak eduki eta zerbitzuak eskaini ditzazke, beste modu baten eta hauen izaerari kasu eginez, ezingo liratekenak eskaini erabiltzailea erregistratu ezik. Erregistratzen diren pertsonek bere datuak edozein momentutan aldatu ditzazkete, baita nahi dutenean tratamenduaren erantzuleari hauen ezabatzea eskatu ere.
Aurretik egindako eskakizuna medio, tratamenduaren erantzuleak edozein interesatu eta edozein momentutan bere datu pertsonalei buruz informatu beharra izango du. Horretaz gain, tratamenduaren erantzuleak interesatuak eskaturik datuak zuzendu edota ezabatu egin beharko ditu, ikuspegi legaletik alderantzizko zerbait ez bada esaten behintzat. Politika honetan adierazi den datuen babeserako delegatua beti ere interesatuaren zerbitzura egongo da gai honetan sor daitezken gorabeherei soluzioa emateko.
URKUNDE-ren webguneak gure albisteetara harpidetzeko aukera ematen du. Harpidetza egiten denean tratamenduaren erantzuleari iristen zaizkion datuak harpidetze pantaila bertan ikusi daitezke.
URKUNDE-k bere harpidetza newsletter hau bezeroei aldizka enpresa eta produktuei buruzko albiste eta eskaintza bereziak bidaltzeko erabiltzen du. Interesatuek gure newsletter-a jasotzea nahi izan ezkero ondorengo bi gauzak bete beharko dituzte: (1) helbide elektroniko baliozko bat edukitzea eta (2) newsletter honetara harpidetza egitea. Legezko arrazoiak direla eta, konfirmazio mezu bat bidaltzen da helbide elektronikora hasierako harpidetza egiten denean (konfirmazio bikoitzaren metodoa edota “double opt-in” deitzen dena). Konfirmazio mezu hori helbide elektroniko horren jabeak harpidetza hori egin duela ziurtatzeko erabiltzen da.
Newsletter honetara harpidetza egiten denean, harpidetza eskaera egiten den momentuan bertan internet zerbitzuen hornitzaileak asignatutako IP helbidea metatzen du, bai eguna eta ordua ere. Informazio hau biltzea beharrezkoa da helbide elektronikoaren legez kanpoko erabilera kasuak azaleratzeko eta beraz tratamenduaren erantzuleak legalki babes bat eduki dezan kasu horietan.
Pilatutako datu pertsonalak newsletterra ondo bidaltzeko bakarrik erabiltzen dira. Gainera, harpidetuek helbide elektroniko horretan mezuak jaso ditzazkete beti ere newsletter-aren funtzionamendu zuzena ahalbidetzeko eta harpidetze prozesua behar bezela egiteko xedearekin, arazo teknikoak edo beste edozer gertatzen bada ere. Harpidetzerako bidaltzen diren datuak inoiz ere ez dira hirugarren pertsonengana iritsiko.
Interesatuak harpidetza edozein momentutan bertan behera utzi dezake. Newsletterrarenganako hasierako onarpen hori edozein momentutan atzera bota daiteke. Bidaltzen den Newsletter bakoitzak behekaldean harpidetza bertan behera uzteko esteka bat dauka. Horretaz aparte, webgunean bertan ere modua dago harpidetza eteteko eta tratamenduaren erantzulerari mezu elektroniko bidez ere badago hartutako erabakia helaraztea.
URKUNDE-ren albiste buletinek tracking pixel edota jarraipen pixelak izaten dituzte. Jarraipen pixela HTML formatuan bidalitako mezu elektronikotan jartzen diren grafiko txikiak dira erregistro artxiboen (log files) erregistro eta analisia egiteko xedearekin. Online marketing kanpaina baten arrakasta edota porrota neurtzea posible egiten du honek. Barnean daukan jarraipen pixel horri esker mezu elektroniko bat ireki den, eta noiz ireki den jakin ezakegu, baita barruan dauden zein esteka sakatu diren ere.
Jarraipen pixelen bitartez bildutako datu pertsonalak buletinen bidalketa optimizatu eta harpidetuaren interesetara hobeto egokitzeko helburuarekin metatu eta analizatu egiten dira. Datu personal hauek, noski, ez dira sekula hirugarren pertsonen eskutara iristen.
Interesatuek hasieran double opt-in (konfirmazio bikoitza) metodoaren bitartez emandako onarpena edozein momentutan atzera bota dezakete. Onarpen hori atzera botatzen denean, tratamenduaren erantzuleak datu pertsonalak ezabatu egiten ditu eta horrekin URKUNDE-k harpidetza bertan behera uzten du; modu horretan pertsona horrek ez luke gehiago newsletter-a jasoko.
Legearekin zerikusia dituzten baldintzak betetzeko, URKUNDE-ren webguneak enpresarekin modu azkar eta fidagarrian harremanetan jartzeko bideak eskuragarri jartzen ditu. Helbide elektroniko bat bertan azaltzen da edozein modutako kontsultak bertan egin ahal izateko.
Interesatu batek tratamendu erantzulearekin harremanetan jartzea nahi badu mezu elektroniko edota formularioaren bitartez, bertan bidaltzen diren datu pertsonalak automatikoki metatzen dira. Datu hauek, interesatuak borondatez bidalitakoak, interesatuarekin kontaktuan jartzeko xedearekin bakarrik erabiltzen dira. Datu hauek ez dira sekula hirugarren pertsona baten eskutara iritsiko.
Datu hauen igorpenerako SSL zifratze teknologia erabiltzen da.
Webgunean kontakturako dagoen opzioa ondokoa da:
- Online formularioa artxiboak jeisteko.
Tratamenduaren erantzuleak datu pertsonalak denbora batean bakarrik metatzen eta kudeatzen ditu hauek erabili behar dituen denboran bakarrik mantenduz edota Europear erakundeen legedi eta arautegiak esaten duen denboran.
Datu pertsonalak legedi eta araudiaren arabera mugatu eta ezabatzen dira, metatzearen helburua amaitzen delako edota Europako erakundeen arautegiak hala agintzen duelako.
a) Konfirmazio eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea dauka datuen tratamenduaren erantzuleari konfirmazioa eskatzeko eta ea bere datuak erabiltzen ari diren edo ez jakinarazteko. Eskubide hau erabiltzea nahi duten interesatuak gure datu babesen delegatuarekin harremanetan jarri daitezke edozein momentutan
b) Sarbide eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea dauka datu tratamenduaren erantzulearengandik erantzuna jasotzeko ea bere datuak erabiltzen ari diren edo ez jakiteko, eta baiezkoa bada erantzuna, baita datu horrek ikusteko eta informazio horren kopia bat edukitzeko ere. Gainera Europear direktiba eta arautegiaren igorleak interesatuari ondorengo informazioa jasotzeko eskubidea ematen dio:
- Datuen prozesaketaren helburua zein den jakitea
- Datu pertsonalen zein kategoria erabiltzen ari diren jakitea
- Zein hartzaile edo hartzaile kategoriari bidali zaion edo bidaliko zaion informazio hori, batez ere hirugarren herrialde edo nazioarteko erakundeak badira.
- Posible denean, zenbat denboran metatuko den informazio pertsonal hori eta hau posible ez denean, denbora hori definitzeko erabiltzen diren kriterioen zeintzuk diren jakitea
- Interesatuak eskubidea daukan tratamenduaren erantzuleari zuzenketa edo ezabaketak eskatzeko edota datu pertsonalen tratamenduari mugak jartzea edota tratamendu horri ezekoa ematekoa.
- Kontrol agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea
- Datu horiek interesatuaren eskutik ez direnean lortu, zein datu iturritik lortu den informazioa jakitea
- RGPD-aren 22(1) eta (4) artikuluan aipatzen den erabaki automatizatuak existitzen diren edo ez, profilen definizioa barne, eta kasu horietan behintzat honekin lotutako logikaren informazio nagusiena, eta horrez gain interesatuarengan informazio horren prozesaketak dituen ondorioak ere jakitea
Guzti horretaz gain, interesatuak eskubidea dauka jakiteko ea bere datu pertsonal horiek hirugarren herrialde batera edota nazioarteko erakunderen batera bidali diren.
Eskubide guzti horiek erabiltzea nahi duen interesatu oro edoezin momentutan harremanetan jarri daiteke gure datuen babeserako delegatuarekin.
c) Zuzenketa eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea dauka datuen tratamenduaren erantzuleak zuzenak ez diren datuen zuzenketak egiteko, denboran atzerapenik gabe.
Datuen tratamenduaren xedea kontutan edukita, interesatuak eskubidea dauka falta diren datuak osatzeko, baita deklarazio gehigarri bat erabiliz ere.
Zuzenketa eskubide hau erabiltzea nahi duen interesatu oro, gure datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri daiteke edozein momentutan..
d) Ezabapen eskubidea (ahanztura eskubidea)
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea dauka datuen tratamenduaren erantzuleak bere datuak ezabatzeko, denboran luzatu gabe, eta tratamenduaren erantzuleak datu horiek ezabatzeko betekizuna dauka, denboran luzatu gabe, ondorengo kasutan:
- Datu pertsonalak jaso eta erabiltzeko hasierako arrazoiak ez direnean beharrezkoak
- Interesatuak bere onarpena bertan behera uzten duenean RGPD-ko 6(1)(a) edo 9(2)(a) artikuluen arabera, edo ez dagoenean beste arrazoi legalik tratamendu horretarako.
- Interesatua kontran azaltzen da tratamendu horren aurrean RGPD-ko 21(1) artikuluaren arabera eta ez dago legezko arrazoirik tratamendu horretarako, edota interesatua RGPD-ko 21(2) artikuluaren arabera tratamenduaren aurka azaltzen da.
- Datu pertsonalak legala ez den moduren baten erabiltzen dira
- Datu pertsonalak ezabatu egin behar dira Europear Batasuneko edo hau osatzen duten herrialderen bateko legediaren araberako betebehar bat dela eta.
- RGPD-ko 8(1) artikuluan jasotzen den informazio elkartearen zerbitzu eskeintzarekin erlazionatuta jaso badira datu personal horiek
Arestian aipatutako arrazoi horietako bat aplikatzen bada eta interesatu batek URKUNDE-n jasota dauden bere datu pertsonalen ezabaketa nahi izan ezkero, tratamenduaren erantzulearekin harremanetan jarri daiteke edozein momentutan (ikusi 2. sekzioa). Erantzule honek ezabaketa eskakizun hori aurrera eramango du.
URKUNDE-ek datu pertsonal horiek publiko egin baditu eta RGPD-aren 17(1) artikuluaren arabera hauek ezabatzeko betebeharra daukanean, enpresa moduan tratamenduaren arduradun moduan eta eskura duen teknologia kontutan edukirik eta sortzen diren kostuak beregain hartuz, hartu beharreko neurriak hartuko ditu, neurri teknikoak barne, tratamenduaren erantzuleari komunikatu beharko dio interesatuak datu horien ezabaketa eskatu duela, edozein esteka edo kopiak barne. URKUNDE-ko datuen babeserako delegatuak edo beste edozein langilek hartu beharreko neurriak hartuko ditu.
e) Tratamentuaren murrizketa eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea izango du bere datuen tratamenduaren murrizketa lortzeko ondorengo kasuetan:
- Interesatuak datuen zehaztasuna inpugnatzen du, erantzuleak hau ziurtatzeko daukan denboraren barruan
- Tratamendua ez da legearen barruan egiten eta interesatuak ez du nahi datuak ezabatzea eta horren ordez datuen murrizketa eskatzen du
- Erantzuleak ez ditu datu pertsonal horiek behar tratamenduaren hasierako helbururako, baina interesatuak bai erreklamazio legalak aurkeztu, garatu edota honen defentsarako.
- RGPD-aren 21(1) artikuluaren arabera interesatuak tratamenduari eragozpenak jartzen dizkio, erantzulearen legezko arrazoiak interesatuaren arrazoien gainetik dauden ez egiaztatzen ez diren bitartean.
Arestian aipatutako kasu horietako bat eman ezkero eta interesatu batek bere datu pertsonalen murrizketa eskatzea nahi badu, gure datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri daiteke. URKUNDE-eko datuen babeserako delegatuak edo beste langile batek martxan jarriko du prozesua.
f) Datuen eramangarritasunaren eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea izango du berari dagozkion eta tratamendu erantzule bati bidali dizkion datuak jasotzeko, estrukturatua, erabilera zabaldua eta gailu digital baten bidez irakurgarria den formato batean. Horrez gain interesatuak datu horiek beste datu pertsonalen tratamendu erantzule bati bidaltzeko eskubide osoa dauka, RGPD-aren 6(1)(a) eta 9(2)(a) artikuluen araberako onarpen prozesua jarraitzen badu edota RGPD-aren 6(1)(b) artikuluaren araberako kontratu baten bidez eta tratamendua bitarteko automatizatu bidez egiten bada, bi salbuespenekin: tratamenduak interes publikoa duen eginkizun baten betebeharrarekin zerikusia duenean edota tratamenduaren erantzuleak aginte publikoa daukanean bere eginkizun bezela.
Horretaz gain, RGPD-aren 20(1) artikuluaren arabera bere datu pertsonalen trasferentzia automatikoki tratamendu erantzule batengandik beste batengana egiteko eskubidea dauka, hau teknikoki posible denean eta besteen eskubideengan efektu negatiborik ez badauka.
Eramangarritasun eskubide hau martxan jartzeko, interesatua datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri daiteke.
g) Aurre egitearen eskubidea
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurrean kontra azaltzeko eskubidea dauka edozein momentutan RGPD-ko 6(1)(e) edo (f) artikuluen arabera. Hau profilen elaborazioari ere aplikatzen zaio aipatutako artikulu horien arabera, kasu honetan ere.
Objezio bat aurkezten denean, URKUNDE-k ezingo du gehiago datu horien prozesaketa egin, interesatuaren interes edo eskubideen gainetik dagoen legezko arrazoiren bat ez badago behintzat edota erreklamazio legalen aurkezpen, garapen edo defentsaren bat ez badago tarteko.
URKUNDE-k datu pertsonalak zuzeneko marketing-erako datu horien prozesaketa egiten duenean, interesatuak horren aurrean kontran azaltzeko eskubidea izango du edozein momentutan. Honen barnean egongo litzake baita ere profilen elaborazioa beti ere zuzeneko marketing horrekin zerikusia badauka. Interesatuak zuzeneko marketing horretarako bere datuen tratamenduari ezezkoa ematen badio, URKUNDE-k datu horren prozesaketa egiteari utziko dio.
Datu perstonalak zientzi ikerketa edo historiko baterako bada edota xede estatistikotarako erabiltzen badira RGPD-aren 89(1) artikuluaren arabera, interesatuak bere datu personal horien tratamenduari ezezkoa emateko eskubidea dauka, interes publikoa duen eginkizun bat egiteko beharrezkoa ez badira behintzat.
Ezezko honen eskubidea erabiltzeko, interesatua URKUNDE-ko datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri daiteke edozein momentutan. Informazio sozietatearen zerbitzuen erabileraren testuinguruan eta 2002/58/CE Direktibari kontra egin gabe, interesatuak espezifikazio teknikoak erabiliz eskubide honen erabilera bitartekari automatizatuen bidez egin dezake.
h) Erabaki hartze automatizatua, profilen elaborazioa barne
Interesatu bakoitzak, Europear direktiba eta arautegiaren igorleak definituta, eskubidea izango du prozesaketa automatizatu baten erabakiaren menpean ez egoteko, profilen elaborazioa barne, berarengan efektu juridikoak sortuz edota antzeko moduren baten erasaten badio, ondoko salbuespenekin: (1) Interesatu eta tratamenduaren erantzulearen artean egin beharreko kontratu baterako beharrezkoa bada. (2) Europear batasuneko edota partaide den herrialde baten legediak baimentzen du eta gainera interesatuaren eskubide eta interesak gordetzeko neurri nahikoak izatea. (3) Interesatuaren onarpen esplizituan oinarritua egotea.
Erabakia (1) beharrezkoa bada interesatua eta datuen tratamenduaren erantzulearen artean kontratu bat egiteko edota (2) interesatuaren onarpen esplizituan oinarrituta badago, URKUNDE-ek neurri egokiak martxan jarriko ditu interesatuaren eskubidea eta askatasuna gordetzeko, gutxienez behintzat gizatiar interbentzioa izateko eskubidea, bere iritzia espresatzeko eta erabakiari ezetza esatekoa.
Interesatu batek erabaki hartze automatizatuekin erlazionatutako eskubideak erabiltzea nahi izan ezkero, gure datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri daiteke.
i) Prozesaketarako onarpena erretiratzeko eskubidea
Interesatuak, Europear direktiba eta arauen igorleak definituta, bere datuen prozesaketa egiteko onarpena erretiratzeko eskubidea dauka, edozein momentutan erabil dezakelarik eskubide hau. Onarpen hau erretiratzea nahi duen edozein interesatu, gure datuen babeserako delegatuarekin jarri beharko da harremanetan.
Guk, HELUKABEL Group-ek (aurrerantzean "HELUKABEL Group" edo "gu"), zure eskaera eta gure enpresarenganako erakutsitako interesa eskertzen dizugu.
Betetzeko dauden lanpostuetarako edota beste kasutan ere zure eskaera bidaltzea nahi izan ezkero, gure karrera orria erabiliz, kanpo enplegu plataformen bidez edota mezu elektroniko bidez egin dezakezu. Zure eskaera kudeatzerakoan, ondorengo datu edota datu kategoria hauek bildu eta kudeatuko dira:
- Eskaeraren helburu den lanpostu konkretua
- Harremanetarako informazioa: Zure titulua, izen eta abizenak, helbide elektronikoa
- Kurrikulum-a/CV: Zure kurrikulum-a, ziurtagiriak barne, diplomak, argazkia.
- Aplikagarria bada, aurkezpen eskutitzarekin eta esperotako soldatarekin zerikusia duen informazioa
- Aplikagarria bada, borondatez emandako beste zenbait informazio pertsonal (adibidez, telefono zenbakia)
- Aplikagarria bada eta beti ere legediaren barruan, beste iturri publiko batetik lortutako informazioa, adibidez sare profesionalak
Betetzeko dagoen posturako hautagia aproposa zaren erabakitzeko (edota potentzialki sortu daitezken beste lanpostu batzuetarako) eta eskaera prozesua behar bezela aurrera eramateko, zure hautagaitzarekin emandako datuak kudeatuko ditugu. Zure datu horien kudeaketa zuzentzen duen oinarri legala BDSG-ren 26 artikuluan dago, lan erlazio baten testuinguruan justifika daiteken datu pertsonalen kudeaketa ahalbidetzen duelarik.
Zure lan eskaera lan kontratu baten sinaduran amaitzen bada, bidalitako datuak kasu hauetan ematen diren organizazio eta administrazio prozesuak behar bezela egiteko pilatu eta gordeak izan ahal dira aplikagarriak diren legedien arabera, bereziki DSGVO-ren 6. artikuluaren 1. parrafo, b atalean jasotzen den moduan
Zure eskaera dokumentuak etorkizunean eman daitezken bete beharreko lanpostuetarako edota egin daitezken aukeraketa prozesuetarako gordetzea onartzen baduzu, zure informazioa kudeatuko dugu etorkizunean egon daitezken lan aukera aproposak eskaintzeko helburuarekin. Honen oinarri legala zure baimena litzateke, DSGVO-aren 6. artikuluko 1. parrafo eta a) atalean jasotzen den moduan.
Eskaera prozesuaren amaieran datu horien beharra izango balitzake, adibidez lege prozedimendu baterako, zure datuak berriro ere erabiliak izan daitezke DSGVO-aren 6. artikuluaren arabera, bereziki legediaren interesen babeserako DSGVO-aren 6. artikuluko 1. parrafoaren f) atalean azaltzen den moduan. Gure legalitatearen aldetik daukagun interes nagusia erreklamazioen formulazio edota defentsa da.
Zure datuak gure eskaera sistemaren barruan gordeak egongo dira eskaera prozesua amaitu eta hurrengo 6 hilabetetan. Zure eskaera dokumentuak etorkizunean egon daitezken bete beharreko lanpostuetarako edota aukeraketa prozesuetarako gordetzeari baiezkoa eman ezkero, xede honetarako diren bitartean bakarrik mantenduko dira, ondoren ezabatu egingo direlarik. Lan erlazio bat ematen bada, eskakizun datu horiek langile espedientera joango lirateke zuzenean lan erlazioa behar bezela kudeatzeko.
Zure eskaeraren aurkezpenaren ondoren, zure eskaerako datuak giza baliabide departamentuak eta beste departamentuetako arduradunek berrikusiko dituzte. Zehazki, enpresa barruan eskaera horren prozesuan parte hartzeko ahalbidetuak dauden pertsonek bakarrik edukiko dute datu horiek ikusteko eskubidea
HELUKABEL GmbH-ko enpresek elkarlanean egiten dute lan. Beraz, datu pertsonalen igorpena posible izango da taldeko beste enpresa batera beti ere oinarri legala badago horretarako eta igorpen hori beharrezkoa bada zure datuen kudeaketa behar bezela egiteko funtzioren batekin erlazionaturik badago. Datuen babeserako araudi orokorrak dioen bezela, lanpostuaren beharra zabaltzen duen HELUKABEL Group-eko enpresa izango da datu pertsonal horien kudeaketaren arduraduna. Nahiz eta zuzenean ez izan harremanik HELUKABEL GmbH-rekin prozesu horretan, azken hau ere erantzule izango da taldeko enpresa nagusi gisa, eta horrez gain datu horiek erabiltzearren talde osoak etekina atera dezakelako helburu administratiboren baterako (adibidez soldata egitura uniforme bat bermatzeko)
Horretaz gain, kanpoko hirugarren batek ere parte hartu dezakete datu horien kudeaketan, adibidez, zerbitzu batzuetarako kontrataturiko kanpo hornitzaileak, adibidez gure azpiegitura tekniko eta sistema informatikoen mantenimenduaren arduradunak.
WhatsApp bidez eginiko eskaeren bereizkuntza
HELUKABEL Group-eko enpresek PitchYou erabiltzen dute, eskaerak WhatsApp bidez bidaltzea ahalbidetzen duen azpiegitura hornitzen duen zerbitzu informatikoen hornitzailea. WhatsApp-a erabili ezkero zure eskaerak bidaltzeko, erreminta honen bidez egiten diren komunikazioaren oinarri legala zure onarpenean dago, edozein momentutan atzera botatzeko aukera dagoelarik DSGVO-aren 6. artikuluko 1. parrafoko a) alorrean azaltzen den moduan. Esan bezela eskaera hau WhatsApp bidez egitea ahalbidetzen duena PitchYou hornitzailea da eta datu horien kudeaketaren ardura duenez datu horiek ikusten ditu. Honi buruz informazio gehiago izan nahi ezkero, ondorengo esteka bisita dezakezu: https://www.pitchyou.de/en/data-privacy. WhatsApp-ek prozesu honetan alderdi arduradun independiente bezela jokatzen du. WhatsApp-en datuen babes eta kudeaketari buruz edota zure datu babesaren eskubideak nola erabili WhatsApp zerbitzuarekiko gehiago jakin nahi izan ezkero, ondorengo esteka hau bisita ezazu: https://www.whatsapp.com/legal/privacy-policy-eea.
Meta enpresaren publizitate neurriak erabiltzen ditugu, lehenago Facebook (Meta Platforms Ireland Ltd., 4 Grand Canal Square, Grand Canal Harbour, Dublín 2, Irlanda).
Facebook-en osagarriak: Guk kudeatzen dugun eta Facebook-en osagarri bat bertan sartu den webgune honen orri bakoitzera sartzerakoan, interneteko nabigatzaileak erabiltzailearen sistema informatikoan (“datuen sujetua” ere deituko dena aurrerantzean) Facebook-en elementu osagarri horrek erabiltzaileari eskatuko dio Metaren osagarri hori erakusteko. Facebook-en osagarri denak ondoko helbidean ikusi daitezke: https://developers.facebook.com/docs/plugins/?locale=de_DE .
Prozedimendu tekniko horri esker, datuen sujetua zein webguneko azpiorri ari den ikusten daki Meta-k. Momentu berean datuen sujetua Facebook-era badago konektatua, Metak zehazki jakin dezake zein orri ari den bisitatzen gure webgunean eta informazio hau Facebook-en osagarri horrek jaso eta Metak datuen sujetuaren Facebook-eko kontuari asignatzen dio. Datuen sujetuak gure webgunean integraturik dagoen Facebook-en botoiren baten sakatzen badu, edota datuen sujetuak komentarioren bat uzten badu, Metak informazio hau sujetuaren Facebook kontuarekin lotzen du eta datu pertsonalak gordetzen ditu.
Metak Facebook-en osagarriaren bidez jasotzen du informazioa gure webgunea bisitatu duela iragarriz beti ere bisitaren momentuan Facebook-era konektaturik badago; hau sujetuak Facebook-en konplementuaren botoia sakatu edo ez sakatu gertatzen da. Sujetuak ez badu nahi Metara informazio hori bidaltzea, Facebook-eko kontua itxi beharko du webgunera sartu aurretik.
Facebook-en pixela: Webgunean Facebook-en pixela integratzerakoan, iragarkiak erakutsi daitezke gure webguneko bisitari eta Facebook sare sozialeko erabiltzaileei informatuz, baita hauen erabilera neurtu eta ebaluatu (konbertsioen jarraipena)
Remarketing funtzioa ere erabiltzen dugu “Audientzi pertsonalizatuak”, Facebook-eko pixelak ere erabiltzen duena eta bisitariaren intereseko iragarkiak azaltzen dira. Honi esker bisitariaren intereseko iragarkia iragartzea posible egiten du gure webgunea interesgarriago izan dadin eta bisitariaren interesen araberakoa.
Erabiltzen diren marketing-eko erremintak direla eta, zure nabigatzaileak Meta-ren zerbitzariarekin zuzeneko konexioa egiten du gure webgunea bisitatzerakoan, zure onarpenaren ondoren noski. Erreminta hau erabiliz ez daukagu jasotako datuak hortik aurrera non eta nola erabiltzen direnaren informaziorik. Facebook pixel integratzerakoan, Metak gure webguneko zein orritan sartu zarenaren informazioa jasotzen du edota gure iragarkiren baten klik egin duzun. Metaren zerbitzuren baten erregistraturik bazaude, Metak bisita hori zure kontuarekin lotu dezake. Facebooken erregistraturik ez bazaude ere edota ez baduzu sesiorik ireki, posible da hornitzaileak IP helbidea eta beste identifikazio datu batzuk jakitea eta zure profilerako erabili.
Zure datuen oinarri legala RGPD-aren 6 artikuluan, 1º parrafoan, a letran dago, hau da onarpena eman ondoren egiten da integrazioa. Zure onarpenaren ezeztatzea edozein momentutan egin daiteke, ezeztatzea gauzatzen den arte tratamenduaren legalitateak martxan jarraitzen duelarik. Ezeztatzea egiteko modurik azkarrena gure Cookie-n banner-aren bidez egitea da. Gainera konektaturik dauden erabiltzaileak hornitzaileari zuzenean ezetza eman diezaiokete edota ondorengo esteka erabili dezake: www.facebook.com/settings/?tab=ads#_ .
Zure nabigatzailearen konfigurazioan ere dagoen opzioa desaktibatu dezakezu. Metaturiko cookie-ak ere ezabatu daitezke edozein momentutan nabigatzailearen sistemaren konfiguratzailean sartuz. Zure datuak gordeta jarraituko dute zuk kontrakoa ez baduzu behintzat adierazi edota zure onarpena ez baduzu ezeztatu behintzat.
Pilatutako informazioa Meta-ren zerbitzarietan metatzen dira, AEB kokaturikoak ere bai, hirugarren herrialde ez-seguru bezela. Kasu hauetarako hornitzaileak aspaldiko EB-AEB pribatutasun ezkutuari dagokion estandarra aplikatzen du eta nazioarteko datuen trasferentziarekin zerikusia daukan datuen babes legeak jarraituko dituztela promes egin du. Facebook-ekin ere klausula kontratu batzuk sinatu dira, bere konpromezuarekin datuen babes nahikoa betetzea delarik hirugarren herrialdeetan.
Meta-k egiten duen datuen babesari buruzko informazio gehiago izan nahi ezkero, ondorengo esteka bisita dezakezu: www.facebook.com/about/privacy
PIWIK Pro erabiltzen dugu, erabiltzaileek webgunera egiten dituzten bisiten ebaluazio estatistikoa egiteko software-a. Zure IP helbidea laburtua izango da metatua izan aurretik. PIWIK Pro-k cookie-ak erabiltzen ditu eta hauek zure gailuan gordetzen dira eta webgunean zure erabileraren informazioa ematen digute. Lortutako datuetatik erabiltzaile seudonimoen profilak sor daitezke.
PIWIK Pro-rekin erlazionatutako datuen tratamendua RGPD-ko 6. Artikulua, 1. Parrafoa eta a letran dagoenarekin bat egiten duen zure onarpenean oinarritzen da. Ez baduzu nahi PIWIK Pro-k cookie-ak gordetzea zure gailuan, ezetza eman dezakezu edota zure onarpena bertan behera utzi gure cookie-n banner-a erabiliz. Zure nabigatzailearen sistemako konfiguratzailean ere horretarako dagoen opzioa desaktibatu dezakezu. Gordeta dauzkazun cookie horiek edozein momentutan ezabatu ditzakezu zure nabigatzaileko konfigurazio sisteman sartuta.
Zure datuak gordetzen ditugu hasieratik zuten gordetzeko xedeak jarraitzen duen bitartean, zure datuen gordetzearen ezeztapena eman ez duzun bitartean edota zure onarpena bertan behera ez baduzu utzi.
Gure webgunearen erabilerari buruzko informazioa PIWIK Pro-ren zerbitzarietan gordetzen da edota Europar Batasunean PIWIK Pro-k kontrataturiko zerbitzu hornitzaileen zerbitzarietan. Hala ere ezin dugu guztiz bermatu datuak Europar Batasuneko herrialdea ez den edota Europako Barruti Ekonomikotik kanpoko beste herrialde baten gorde ez daitezkenik. Hala ere, datuak Europar Batasunetik kanpo kudeatzen badira, guztiz bermatzen dugu behar diren neurri denak hartzen direla datuen babesa behar bezela egiteko, adibidez, Europar Bataasuneko kontratu klausula bereziak martxan jarriz.
PIWIK Pro-ri buruzko informazio geiago jakin nahi ezkero, sakatu ondoko esteka honetan. https://piwikpro.de/datenschutz/ .
Google Ads-en zerbitzuak erabiltzen ditugu gure produktuen berri emateko iragarkien bidez. Gure webgunera Google-en iragarki baten bitartez sartzen bazara, Google Ads-ek cookie bat gordeko du zure gailuan.
Google-ak bere iragarkiak, iragarkien zerbitzari berezi baten bitartez kudeatzen ditu. Horretarako, webgune denek, gurea barne, iragarkien zerbitzarien cookie-ak erabiltzen dituzte arrakasta neurtzen duten metrika konkretuak erabiliz, iragarkiaren bistaratzea edota erabiltzaileen klik-ak, adibidez. Gure webgunearekin zerikusia duten Google Ads-en cookie horiek erabiliz, gure iragarki kanpainen arrakastari buruzko informazioa izan dezakegu. Cookie hauek ez daude sortuta identifikazio pertsonalerako. Ondorengo balore analitiko hauek dira normalean cookie-an gordetzen direnak: Cookie-aren ID bakana, kokapeneko iragarkiaren bistaratze kopurua (maiztasuna), azken bistaratzea (garrantzitsua bistaratzearen ondorengo konbertsiotarako) eta opt-out-aren informazioa (Iragarkietara zuzendutako erabiltzailean onarpenaren ezeztapena erakusten duten markatzaileak).
Google-ek zure interneteko nabigatzailea ezagutu dezake bere cookie-n bitartez. Ads-eko bezero baten webguneko orri konkretu batzuk bisitatzen baditu erabiltzaile batek eta gailuan gordetako cookie-ak gordetzeko epea ez bada amaitu, Google-k eta Ads-eko bezeroak jakin dezake erabiltzaile horrek iragarkian klik egin duen eta hortik webgune horretara zuzendua izan zen. Ads-eko bezero bakoitzari cookie desberdin bat asignatzen zaio. Honek beste Ads-en bezero batzuren webguneak cookie horien aztarnari jarraitzea ekiditen du.
Googel Ads integratu ezkero, Google-ek badaki erabiltzaileak gure edukiak bisitatu dituela edota gure iragarki bati klik egin diola. Google-en zerbitzuren baten erregistraturik bazaude, Google-k bisita zure webgunera lotzen du zure kontuaren bitartez. Google-n ez bazaude erregistraturik edota ez baduzu sesiorik hasi, kasu honetan ere hornitzaileak izan daiteke zure IP helbidea jakitea eta gordetzea.
Erabiltzen diren marketing erremintak direla eta, zure nabigatzailea eta Google-en zerbitzari baten artean konexio zuzena ematen da. Iragarki hauekin, guk ez ditugu zuzenean datu pertsonalak biltzen, Google-i baimena ematen diogu hori egiteko. Google-k, prezio desberdinetako iragarkiak zein maiztasunekin klik-ak jaso dituzten jakin dezake, baina hortik aurrera ez dugu informazio gehiago jasotzen, hau da, konkretuki, ezin ditugu erabiltzaileak identifikatu informazio hau oinarri bezela erabilita.
Google Conversion Tracking: Google Ads "Google Conversion Tracking" aplikazio gehigarriarekin erabiltzen dugu. Prozesu honen bitartez gure iragarki kanpainen arrakasta neurtu dezakegu. Horretarako, iragarkiak ID zenbaki bat izaten dute, eta honi esker, klik-etan oinarrituta, erabiltzaileek iragarkiekin nola jokatzen duten eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten jakin dezakegu. Honen bitartez, gure iragarkiak zenbat erabiltzailek ikusi dituzten, zein iragarki diren gehien bisitatuak eta iragarki baten eragina zein den jakin dezakegu.
Google remarketing: Google Ads “Google Remarketing” aplikazio gehigarriarekin erabiltzen dugu. Prozesu honi esker, iragarkiak erabiltzaileen informazioa erabilita sor daitezke eta horrela erabiltzaileengana modu desberdinak erabiliz iritsi beraien ondorengo interneten erabileran. Hau gure webguneak bisitatzen direnean sortzen diren cookie-ri esker lortzen da. Cookie hauekin Google-ek erabiltzailearen portaerari buruzko informazio ematen digu gure webguneko orri desberdinak bisitatzen direnean.
Erabiltzaileen informazioaren prozesaketa RGPD-ko 6. Artikulua, 1. Parrafoa eta a letran esandakoaren arabera egiten da, hau da, Google Ads-en integrazioa eta Google Conversion Tracking eta Google Remarketing-en erabilera, erabiltzailearen onarpenaren ondoren bakarrik egin daiteke (hau da, gure cookie-n banner-en bitartez). Gure erabiltzaileen onarpenen egoera Google-kin partekatzen dugu, izan ere Merkatu Digitalen Legea dela eta Google-n betebeharra da zerbitzu pertsonalizatuei lotutako onarpenak lortzea. Gure onarpenen kudeaketaz arduratzen den plataformak Google-i onarpenak eman diren edo ez esaten dio. Helburua Google Ads eta honen funtzioen eta kanpo zerbitzuen integrazioarekiko onarpenen egoeraren bistaratzea bermatzea da. Modu honetan, Google Ads-ekiko erabiltzaileen onarpena eta ezeztapenak gure edukiekin batera dinamikoki ajustatzen dira, erabiltzailearen aukerak kontutan eduki gabe. Onarpenaren baliogabetzea edozein momentutan da posible egitea datuen tratamenduan inongo efektu negatiborik sortu gabe baliogabetzea ematen den dataraino. Onarpenaren ezeztatze edo baliogabetze hau gure cookie-n banner-en bitartez edozein momentutan egin daiteke. Zure datuak hasierako xedeak irauten duen artean mantentzen dira edota erabiltzaileak aktiboki ezetza ematen duen artean.
Pilatutako datuak Google-n zerbitzarietan gordetzen dira, baita AEB-tan ere. Azken kasu honetan, Google-k Europar Batasuna eta AEB-en arteko datuen pribatutasun akordioak errespetatzen ditu, Europar komisioak alor honetan aprobaturiko datu babesarekin zerikusia duten estandarrak jarraitzearekin konpromezua hartu duelarik.
Horretaz gain datuen babesari buruzko kontratu akordio estandarrak ere adostu ditugu Google-kin, honekin hirugarren herrietan ere datuek behar duten babesa edukiko dutela bermatzen delarik.
Google Ireland Limited, Gordon House, Barrow Street, Dublín 4, Irlanda-ren datuen babes informazio gehiago izan nahi ezkero, ondo esteka bisita dezakezu: www.google.com/intl/de/policies/privacy eta baita beste hau ere http://services.google.com/sitestats/de.html .
LinkedIn Ireland Unlimited Company, Wilton Place, Dublín 2, Irlanda ("LinkedIn")-en publizitatea erabiltzen dugu. Linkedin, LinkedIn Corporation, 2029 Stierlin Court Mountain View, CA 94043, EE.UU. enpresak kudeatzen du.
Linkedin-en osagarriak:
Gure webguneak LinkedIn-en osagarri bat dauka eta honi esker, datuen sujetuaren nabigatzaileak LinkedIn-en osagarriaren osagai bat deskargatzen du. LinkedIn-en osagarrieri buruzko informazio gehiago ondorengo estekan aurkitu dezakezu: https://developer.linkedin.com/plugins
Prozesu tekniko honen bidez, LinkedIn-ek gure webgune barruan zer orri konkretu bisitatzen diren jakin dezake. Datuen sujetua momentu berean LinkedIn-era konektaturik badago, webgunera egiten den sarrera bakoitzean eta bisitak irauten duen denbora guztian zehar zer orri bisitatzen ari den detektatzen du LinkedIn-ek. Informazio hau LinkedIn-en osagai batek pilatzen du eta erabiltzailearen LinkedIn kontuarekin lotzen du. Webgunean dagoen LinkedIn-eko botoiren bat sakatzen badu, LinkedIn-ek informazio horren aztarna jarraitzen du eta LinkedIn-eko kontuarekin lotzen du, bere erabiltzailearen datu pertsonalak gordez.
LinkedIn-en osagai horren bitartez, LinkedIn-ek badaki erabiltzaile horrek webgunea bisitatu duela eta nondik nora ibili den (beti ere LinkedIn-era konektaturik badago webgunea bisitatzen duenean). Datuen sujetu honek ez badu nahi bere informazioa LinkedIn-era iristea, webgunea bisitatu aurretik bere sesioa itxi dezake LinkedIn-en eta era horretan bere datuak ez dira bidaliko.
https://www.linkedin.com/psettings/guest-controls
helbidean LinkedInek aukera ematen dizu posta elektroniko, testu mezu eta zuzendutako iragarkietatik baja emateko, baita iragarkien konfigurazioa kudeatzeko ere. Gainera, LinkedIn-ek cookie-ak sor ditzazketen beste kide batzurekin lankidetza dauka: Quantcast, Google Analytics, BlueKai, DoubleClick, Nielsen, Comscore, Eloqua eta Lotame, Azken hauen cookie-ngandik baja emateko aukera ere badago, ondorengo esteka honetan: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy
LinkedInen eguneratutako pribatutasun politika ondorengo esteka honetan aurkitu daiteke: https://www.linkedin.com/legal/privacy-policy . LinkedInen cookie-n politika aldiz ondoko estekan aurkitu dezakezu: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy .
LinkedIn Insight etiketa
LinkedIn Ireland Unlimited Company ("LinkedIn")-ek sortutako LinkedIn Insight (edo LinkedIn-en pixela bezela ere ezagutua) etiketa erabiltzen dugu. Java Script etiketa hau integratzerakoan, gure webgunearen erabiltzaile moduan zure interesetan oinarritutako iragarkiak erakutsi ditzakegu LinkedIn sare soziala bisitatzen duzunean, baita teknologia hau erabiltzen duten beste webgune batzuk bisitatzerakoan era; honekin webgunea bisitatzen dutenei buruzko estatistikak lor ditzazkegu baita datu demografikoak ere. Gainera, konbertsioen jarraipena erabili dezakegu gure LinkedIn-eko iragarkien zure erabilera neurtzeko baita gure eskaintzetan izan dezakezun interes maila ere. Horretaz gain beste webgune batzutan dauden LinkedIn-en iragarkiak ere erakutsi ditzakegu. Hau dena gure iragarkien eraginkortasuna hobetzeko eta gure webgunea zuretzako interesgarria izateko egiten dugu
LinkedIn Insight etiketa integratzerakoan, zure nabigatzaileak LinkedIn-eko zerbitzariarekin konexio zuzena sortzen du, zuk onarpena eman eta gero, bai LinkedIn-en webgunea bisitatzen duzunean bai LinkedIn Insight etiketa integraturik duten webguneak bisitatzerakoan. LinkedIn eta gu zure datuen bilketaren erantzuleak gara biok batera gure webgunea bisitatzerakoan eta hauen igorpenean hornitzaileari, baina LinkedIn da datu horien prozesamenduaren erantzule bakarra lehenago adierazitako helburuak lortu nahiean. Ez daukagu LinkedIn-ek egiten duen datuen erabileraren ezaugarrien berri, beraz ondoko informazio hau ematen dizuegu guk dakigunaren arabera: LinkedIn Insight etiketa integratzen denean, LinkedIn-ek gure webguneko orri batzuk bisitatu dituzunaren informazioa jasotzen du baita gure guneko iragarkiren baten klik egin duzunaren informazio ere. LinkedIn-eko zerbitzuren baten registratuta bazaude, LinkedIn-ek bisita zure kontuarekin lotu dezake. LinkedIn-en ez bazaude registratuta ere (edo ez baduzu sesioa ireki), izan daiteke hornitzaileak zure IP helbidea jakitea, denbora eta beste identifikatzaile batzuk marka ditzake eta zurekin lotzen diren akzioekin lotu.
Zure datuen prozesaketarako oinarri legala RGPD-ko 6(1)(a) artikuluan jasotzen da, hau da, integrazioa zure onarpenarekin bakarrik eman daiteke. Zure onarpena edozein momentutan atzera bota dezakezu: modurik errezena gure cookie-n banner-aren bitartez egitea da. Horretaz gain LinkedIn Insight etiketarekin parte hartzea ez baduzu nahi eta iragarkiekin zerikusia duten beste preferentzia batzuk konfiguratzea nahi izan ezkero ondorengo estekan egin dezakezu: www.linkedin.com/help/linkedin/answer/62931?trk=microsites-frontend_legal_privacy-policy&lang=en eta beste honetan www.linkedin.com/psettings/guest-controls/retargeting-opt-out .
Aukera eta informazio gehiago izateko, LinkedIn-en pribatutasun zentroa bisita dezakezu ondoko estekan: https://privacy.linkedin.com/de-de?lr=1/ .
Zure informazioa hasierako xedea mantentzen den denboran bakarrik mantenduko dugu eta beti ere informazio horren metatzea ezeztatu ez duzun bitartean edo onarpena ezeztatzen ez duzun bitartean.
LinkedIn-ek AEB-an ere zure datuen prozesaketa egiten du, transferentzia Europako komisioaren erabakien arabera edota babes neurri aproposak apikatuz egiten direlarik.
LinkedIn-era egiten diren datuen Nazioarteko transferentziei buruz informazio gehiago edukitzeko, bisita ezazu ondorengo esteka: https://www.linkedin.com/help/linkedin/answer/a1343190?trk=microsites-frontend_legal_privacy-policy&lang=en .
LinkedIn-en egiten den datuen prozesaketari buruzko informazio gehiago ondoko hornitzailean dago eskuragai:
LinkedIn Ireland Unlimited Company, Atención: Departamento Legal (Política de privacidad y Acuerdo de usuario), Wilton Plaza, Wilton Place, Dublín 2, Irlanda
LinkedIn Insight-eri buruzko informazioa hemen aurkitu dezakezu: https://business.linkedin.com/de-de/marketing-solutions/insight-tag?lr=1/ ;
Pribatutasunari buruz informazioa ondoko estekan:
www.linkedin.com/legal/privacy-policy?trk=homepage-basic_footer-privacy-policy/
Gure webguneak Wireminds GmbH-ek hornitzen duen kontaketa pixel teknologia erabiltzen du ( www.wiredminds.de ), bisitarien portaera analizatzeko aukera ematen digularik. Honekin erlazionatuta, bisitariaren IP helbidea prozesatzen da. Prozesaketa enpresan oinarritutako informazioa jasotzeko xedearekin egiten da, enpresaren izena adibidez. Pertsona fisikoen IP helbideak baztertu egiten dira lista zuri baten bitartez. Sekula ere ez da IP helbide bat LeadLab-en gordeko.
Datuen prozesaketan gure interes nagusienetakoa persona fisikoen eskubideak defendatzea da. Gure interesa datuen prozesaketa RGPD-ren 6(1)(f) artikuluan esaten denean dago oinarrituta. Inondik inora ez da posible identifikagarria den persona batengandik ateratako datuekin konklusioak ateratzea.
WiredMinds GmbH-ek informazio hau bisitarien portaerak era anonimoan analizatzen ditu. Lortutako informazioa ez da sekula erabiliko gure bisitariak modu pertsonalean identifikatzeko.
Ondorengo estekan sakatuta, WiredMinds LeadLab-ek jarraipenarengandik kanpo utziko zaitu, horretarako cookie funtzional konkretu bat sortzen du. eta.
Jarraipenektik kanpo utzi (To ensure WiredMinds LeadLab permanently excludes you from tracking, a functionally necessary cookie will be set)
Youtubeko bideoak integratu ditugu gure webgunean; hauek Youtube-n daude kokaturik baina gure webgunetik zuzenean daude ikusgai. Bideo guzti hauek “pribatutasun luzatutako moduan” daude integraturik, honek esan nahi duena da, Youtuben arabera, bideoen reprodukzioa ez da erabiltzen erabiltzaileari neurrira eginiko iragarkiak jartzeko. Hala ere guk honekin ez daukagu zerikusirik.
Gure webgunea bisitatzen duzunean zure datuen babesa hobetzeko, bideoak hasiera batean desaktibaturik daude eta 2 klik-eko soluzio batekin integratzen dira webgune barruan. Integrazio honek bideoren bat daukan orriren bat bisitatzen denean Google-n zerbitzariekin konexio zuzenik ez dela egiten bermatzen du. Bideoak aktibatzen direnean bakarrik nabigatzaileak Google-ko zerbitzariekin konexio zuzena egiten du.
Bideoak aktibatzean, Youtubek gure webgune barruko orri batera sartu zaren informazioa jasotzen du. Horretaz gain, IP helbidea eta denboraren markajea bezelako datuak igortzen dira. Honek Youtubeko kontu baten bitartez konektaturik egotearekin edota erabiltzaile kontua existitzearekin ez dauka zerikusirik. Goole-en sesioa irekitzen baduzu, zure datuak zure kontuarekin lotuta geldituko dira. Youtubek zure datuak erabiltzail profil bezela gordetzen ditu eta publizitate, merkatu ikerketa edota webgunearen neurrira eginiko diseinurako erabiltzen ditu. Ebaluazio hauek bereziki publizitatea neurrira eskaintzeko egiten dira edota sare sozial honetako beste erabiltzaile batzuk zure aktibitaeeti buruz informatzeko.
Bideoen bistaratzeen oinarri legala RGPD-aren 6(1)(a) artikuluan jasotzen da, hau da integrazioa zure onarpenarekin bakarrik lortzen da. Ez baduzu nahi cookie-ak zure gailuan gordetzea eta zure datuak Youtube-k kudeatzea, hau baztertu edota onarpena ezeztatu dezakezu.
Ez baduzu nahi pilatutako datuak zure Youtubeko profilarekin lotzea, zure sesioa bideoak aktibatu aurretik itxi behar duzu. Horretaz gain Youtubek erabiltzaile profila sortzearen aurka egotearen eskubidea erabiltzea nahi baduzu, Youtube edota Google-kin kontaktuan jarri beharko zara, adibidez, ondoko estekan: https://about.google/contact-google/
Google-eko produktuekin zerikusia duten zure datuen kudeaketa nola egiten den jakitea nahi baduzu, ondoko esteka bisitatu ezazu: https://support.google.com/accounts/answer/3024190 .
Zure datuak hasierako xedeak martxan jarraitzen duen bitartean bakarrik gordeko dira, beti ere aktiboki zure datuak metatzearen aurka azaltzen ez zaren bitartean edota zure onarpean ezeztatzen ez duzun bitartean.
Informazioa Google-n zerbitzarietan gordetzen dira, AEB-an barne, gaur egun segurua ez den hirugarren herrialdea delarik. Kasu hauetan, hornitzaileak aspaldiko EU-US Privacy Shield estandarraren arabera funtzionatzen du eta nazioarteko datuen transferentziei aplikatzen zaizkien babes araudi denak betetzeko konpromezua hartu dute. Horretaz gain Youtubekin klausula gehigarri batzuk betetzeko akordioa lortu dugu, datu pertsonalek babes maila nahikoa izan dezaten.
Youtube barruan egiten diren datuen bilketa eta prozesaketari buruzko informazio gehiago edukitzea nahi izan ezkero, kontsulta ezazu Google-n pribatutasun politika.
Zure eskubideei buruz eta pribatutasuna babesteko informazio gehiago ondoko estekan ere aurki dezakezu: www.google.com/policies/privacy
Webgune honetan Google Maps-en zerbitzuak erabiltzen ditugu. Honek webgune bertan mapa interaktiboak edukitzea ahalbidetzen digu eta mapa modu erosoan erabili daiteke.
Mapa interaktibo hau bistaraztean, Google-k mapa dagoen gure webguneko orrira sartu zarela daki. Horretaz gain, IP helbidea eta denboraren marka bezelako datuak ere igortzen dira. Erabiltzaile kontua izan edo ez izan prozesu hau berdin ematen da. Google-n sesio berri bat irekitzen baduzu, datuak zuzenean zure kontuarekin lotuko dira. Google-k zure datuak erabiltzaile profil bezela gordetzen du eta publizitate, merkatu ikerketa edota bere webunearen neurrira eginiko diseinuetarako erabiltzen ditu.
Ebaluazio hauek, iragarki pertstonalizatuak ikusi ahal izateko (konektaturik ez dauden erabiltzaileentzat ere bai) eta sare sozial horren beste erabiltzaileak gure webgunean zuk eginiko aktibitateei buruz informatzeko egiten dira
Mapa interaktiboaren bistaratzearen oinarri legala RGPD-aren 6(1)(a) artikuluan jasotzen da, hau da, integrazioa zure onarpenarekin bakarrik egiten da. Ez baduzu nahi zure datuak Google-era bidaltzea, zure onarpena atzera bota edo ezeztatu egin dezakezu. Zure onarpenaren ezeztapena edozein momentutan egin dezakezu ezeztatzea ofizialki eman arte prozesaketan ez duelarik eraginik.
Bildutako datuak ez baduzu nahi zure Google-eko profilarekin lotzea, sesioa itxi behar duzu webgunea bisitatu aurretik. Era berean erabiltzaileen profilak sortzearen aurka ere jarri zaitezke eta eskubide hau erabiltzeko, Google-ekin harremanetan jarri behar zara, adibidez ondoko esteka honetan: https://about.google/contact-google/ . Google-en produktuekin erlazionatutako zure datu pertsonalak nola kudeatu behar dituzun jakiteko, ondo esteka visita dezakezu: https://support.google.com/accounts/answer/3024190
Zure datuak hasieran sortu ziren xedea mantentzen den bitartean bakarrik gordeko dira edota datuen gordetzearen aurka aktiboki jartzen zaren arte.
Informazioa Google-n zerbitzarietan gordetzen dira, AEB-an barne, gaur egun segurua ez den hirugarren herrialdea delarik. Kasu hauetan, hornitzaileak aspaldiko EU-US Privacy Shield estandarraren arabera funtzionatzen du eta nazioarteko datuen transferentziei aplikatzen zaizkien babes araudi denak betetzeko konpromezua hartu dute. Horretaz gain Youtubekin klausula gehigarri batzuk betetzeko akordioa lortu dugu, datu pertsonalek babes maila nahikoa izan dezaten.
Zure eskubideei buruz eta pribatutasuna babesteko informazio gehiago ondoko estekan ere aurki dezakezu: www.google.com/policies/privacy
Webgune honek PIWIK Pro-ren etiketa kudeatzailea erabiltzen du. PIWIK Pro-ren etiketa kudeatzaileak marketing-eko adituei webguneko etiketa denak interfaz bakar batetik kudeatzeko aukera ematen die. Erreminta berak ez ditu datu pertsonalak biltzen, beste etiketa batzuk aktibatzen ditu eta hauek dira datuak bildu ditzaketenak. PIWIK Pro-ren etiketa kudeatzaileak ez dauka datu horretarako sarbiderik. Erabiltzaileak cookie-ak desaktibatu baditu, hau PIWIK Pro-ren etiketa kudeatzailean ezartzen diren jarraipen etiketa guztietan mantenduko da.
Gainera, teknikoki beharrezkoak diren cookie-ak zure gailuan gorde daitezke etiketa kudeatzailea erabilita, bereziki cookie-ri buruzko onarpena webgunean gordetzeko. Teknika horiek erabili gabe, ezingo genuke jakin cookie-n konfiguraziorako onarpena eman den edo ez. Horretaz gain ez dugu behar beste inongo onarpenik teknikoki behar diren teknologiak erabiltzeko.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburu konkretu baterako onarpena lortzeko prozesuak RGPD-aren 6.1 artikuluan deskribatzen dira. Pertsona interesatua parte den kontratu bat egiteko tratamendua beharrezkoa bada, adibidez entregatze prozesamendua edota beste edozein zerbitzuren ematea, orduan tratamenduaren oinarriak RGPD-aren 6.1(b) artikuluan jasotzen dira. Berdin gertatzen da pertsona interesatuak eskatutako akzioekin kontratu bat egin aurretik, produktu edo zerbitzuei buruzko kontsulta, adibidez.
Gure enpresa obligazio legal bat betetzera behartuta baldin badago eta obligazio horrek datu pertsonalen tratamendua behar badu, adibidez obligazio fiskalen betebeharra, aplikatzen den artikulua RGPD-aren 6.1© litzateke. Ohikoak ez diren kasu batzutan, datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa izan daiteke pertsonaren berebiziko interesak babesteko, adibidez, bisitari batek lesioaren bat izaten badu gure instalakuntzetan; kasu honetan bere izen, adin, osasun aseguruaren informazioa eta beste zenbait informazio eman beharko zaizkio mediku, ospitale edo beste norbaiti. Kasu honetan, tratamendu hau RGPD-aren 6.1(d) artikuluan oinarritzen da.
Azkenik, tratamendu prozesuak RGPD-aren 6.1 (f) artikuluan aurki dezake oinarria. Aurreko kasuak kubritzen ez diren beste kasu denak hemen sartuko lirateke, beti ere tratamendu hori beharrezkoa den gure enpresaren interesak edota hirugarren baten interesak defendatzeko eta ez badago interesatuaren interesak gainetik jartzen dituen beste edozein kasu. Kasu honetan tratamendu hau egiteko baimena edukiko luke enpresak Europear legislatzaileak hala diolako. Legislatzaileak hori horrela dio beti ere persona interesatua tratamenduaren erantzulearen bezeroa baldin bada (RGPD-aren 47 artikuluaren 2. Puntua)
Datuen tratamenduaren oinarria RGPD-aren 6.1(F) artikuluan badago, orduan gure legezko interesa, gure aktibitate komertzialak gure langile eta akziodunen onurarako egitea litzateke.
Gordetze denbora legala datu pertsonalak zenbat denboran gorde behar diren ezartzeko zer zriterio erabili behar den definitzea da. Behin denbora hori pasatzen denean, informazio hori ezabatu egiten da ohiko prozedura moduan, behin datu horien beharrik ez dagoenean kontratuak egiteko.
Honen bitartez jakinarazten dugu datu pertsonalen dibulgazioa legeak eskatu dezakela (erregulazio fiskaletan, adibidez) edota kontratu baten ildoan ere beharrezko izan daitekela (adibidez, kontratuaren alde baten informazioa). Kontratu bat egiteko, beharrezkoa izan daiteke datuen jabeak bere datuak eman beharra, kasu horretan datu horien prozesaketa gure gain geldituko litzateke.
Adibidez, gure enpresak persona horrekin kontratu bat sinatzen duenean, beharrezkoa da datu horren titularrak (beste aldeak) guri datu horiek ematea kontratua egin ahal izateko. Datu horiek ez badizkigu ematen kontratua ezingo litzateke egin. Datuak eman aurretik, datuen jabea gure datuen babeserako delegatuarekin harremanetan jarri beharko litzateke. Datu babeserako delegatuak datu horien jabea informatuko du, kasuz kasu, datu horiek eman beharra legeak agintzen duen zerbait den, bere partetik obligaziorik dagoen datu horiek emateko edota zeintzuk izango lirateken datu horiek ez ematearen ondorioak.
Erabiltzen ari garen cookie-n laburpena
Cookie-n izena | Hartzailea | Kategoria | Helburua | Gordetze denbora |
_gcl_au | Google Adsense | Marketing | Google Adsense kanpainetatik konbertsioen jarraipena | infinitua |
_pk_id.* | Piwik Analytics | Analytics & Performance | PIWIK Analytics-ek erabiltzaile bakaneko ID bat sortzen du erabiltzaile bati egokitzeko sesio askoren zehar, honekin aurretik ere webgunean izan diren bisitariak diren identifika ditzakegu | Anonimoak ez diren bezeroentzat 13 hilabete |
_pk_ses.* | Piwik Analytics | Analytics & Performance | Sesioaren ID-ak modu bakanean identifikatzen du erabiltzailea sesio konkretu baten eta hortik aurrera egiten dituen jarduera denak ID horri lotzen zaizkio | Sesioak diraun bitartean |
last-visit | Urkunde (by Spryker) | Necessary | UTC-an webgunean egin den azken bisitaren denbora marka dauka | 30 ordu |
ppms_privacy_ | Piwik Consent Management | Beharrezkoa | Erabiltzaileek onartutako cookie-n kategoriak dauzka gordeta | 12 hilabete |
REMEMBERME | Urkunde (by Spryker) | Beharrezkoa | Cookie hau beharrezkoa da sesio hasieraren datuak gorde beharrekoak diren jakiteko orri horretara egiten den hurrengo bisitarako. | 15 minutu |
shop-helukabel-com | Urkunde (by Spryker) | Beharrezkoa | Cookie honek ID bakarra gordetzen du bisitariari zerbitzarian sesio sarrera lotzen diolarik. Autentikazio informazioaz gain (pasahitza alde batera utzita), sarrerak bezeroaren datu pertsonalak dauzka, aktibo dagoen erosketa otarrea (zerbitzu hau aktibo badago webgunean) eta sistemaren baimena. Cookie honek ID bat bakarrik dauka, gero zerbitzarian sesioaren informazioa berreskuratzeko erabiltzen dena baina ez du bezeroaren inongo daturik gordetzen. | 30 minutu |
Google_maps_load_always | Urkunde | Beharrezkoa | Cookie hau beharrezkoa da txertaturik dauden Google-n mapak zuzenan bistaratu daitezken zehazteko | 12 hilabete |
youtube_load_always | Urkunde | Beharrezkoa | Cookie hau beharrezkoa da txertaturik dauden Youtube-ko datuak bistaratu daitezken edo ez zehazteko. | 12 hilabete |