Urkunde-ren kableak garraiatzeko kateak

Kableak garraiatzeko kateak, energi kateak edota kableen kateak bezela ere ezagutuak, aplikazio askotan iturri finko batetik mugimenduan dagoen gune batera energia eta seinaleen igorpenaz arduratzen diren hodi malgu sistemak dira.

Kate hauek, kable eta eroaleak mugimendua, dardara eta ingurumen faktoreek hauengan sortu ditzaketen higadura, urradura eta beste kalte batzurengandik babesten dituzte. Horretaz gain, kableen organizazio eraginkorra ahalbidetzen dute, honek makina eta instalakuntzetan onura dakarrelarik.

Kableak garraiatzeko kateak ingenieritza mekanikoa, automatizazio teknologia, robotika edota materialen manipulazioa bezelako industri aplikazioetan erabiltzan dira sarritan.

Gure katalogoan, tamaina, materiale eta diseinu desberdindun kableak garraiatzeko kate sorte zabala aurkituko duzu, behar bakoitzera hobekien egokitzen den soluzioa aukeratzeko.

HELUKABEL-en kateak bereizten dituzten ezaugarriak:

Helukabel kableak garraiatzeko kateak

  • Kalitatea eta fidagarritasuna: Gure kableak garraiatzeko kateak kalitate handiko materialak erabiliz fabrikatzen dira, oso araudi zorrotzak jarraituz probatzen dira eta ingurumen zailenetan ere iraunkorrak eta guztiz fidagarriak dira. Gure fabrikazio ahalmena eta produkzio instalakuntza modernoei esker, bezeroen neurrira eginiko soluzioak eskaini ditzakegu, kantitate bakanetatik hasi eta bolumen handiagoetaraino, beti ere kalitate araudi zorrotzenak betez.
  • Aplikazio zorrotzenetarako neurrira eginiko soluzioak: Aplikazio bakoitza desberdina da. Plastiko, altzairu zein hibridoak diren kate sorta zabala eskainiz, sektore eta industri konkretuenetara zuzendutako aukerak eskaintzen ditugu, robotika eta automatizaziotik industri astun eta offshore-eraino.
  • Industri anitzetara zuzenduta: Industri alor guztietara zuzendutako kate sorta zabala daukagu, adibidez: Erreminta makina, manipulazio eta altxatze teknologia, papera eta ehuna fabrikatzeko makinak, kanpokaldean erabiltzeko garabiak edota offshore industria, besteak beste.
  • Epe motzak eta osoko zerbitzua: Gure produkzio eta logistika ahalmen handiaz baliatuz, epe motzak eskaintzen ditugu, gure kateak denborarekiko sentsibilitatea handia duten projektuetarako soluzio aproposak bilakatzen direlarik. Soluzio aproposaren planifikazio eta aukeraketatik hasi eta instalazio faseraino, gure sistemak bezeroen zerbitzura daude.

Plastikozko kateak

Gure plastikozko kateak aproposak dira erdi-mailako eta karga arinetako aplikaziotan, eta normalean automatizazio teknologia, robotika eta ingeniaritza mekanikoan erabiltzen dira. Bere ezaugarri nagusienak arintasuna, iraunkortasuna, korrosioaren aurrean erresistentzia eta malgutasun handia dira, mugimendu dinamikoak dituzten aplikazioetarako aproposak.

Altzairuzko kableekin alderatuz, plastikozko kableak garraiatzeko kateak askoz ere ixilagoak, merkeagoak eta instalatzeko errazagoak dira.

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 2-KL

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 2-KL plastikozko kateak kableen kate ekonomikoak dira, industri arinentzako aproposa. Integraturik daukan plastikozko konketoreak beste kate batzutan erabiltzen diren konexio osagarriak ordezkatzen ditu.

Kate hauek normalean robotika, manipulazio teknologia, garraio teknologia, paper eta ehungintzarakoa makinak, eta antzeko beste aplikaziotan erabiltzen dira.

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 2-KL fitxa teknikoa

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 2-KL

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-PK

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-PK katearekin plastikozko kateek dituzten abantaila guztiak ditugu eskuragarri. PKK kate konbinatua ireki eta itxi egin daiteke, horretaz gain luzera, zabalera eta altuera doitu daitezke, erreminta berezirik erabili gabe.

Kate hauek aplikazio askotan erabili daitezke, robotika, manipulazio teknologia, barne logistika, erreminta makina, eta ehungintzarako makinak, adibidez.

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-PK fitxa teknikoa

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-PK

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-45

HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 katearekin HELUKABEL-ek bere kate kable-garraiatzaileen sorta handitzen du sendotasun eta errendimendu eskakizun handienei aurre egiteko prest. Alboko egonkortasun bikaina dauka, irekitzeko azkar eta erraza eta barne banatzaileen altura eta zabalera ajustagarri izateak muntaia malgua ahalbidetzen du.Poligono eran eginiko diseinu bereziak funtzionamendu isila posible egiten du.

Guzti honek HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 ingeniaritza mekaniko, logistka, materialen manipulazioa, barne garabi eta enbalatze prozesutara zuzendutako sistemetan aukera aproposa bihurtzen dute.

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-45

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 1-PF

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 1-PF plastikozko katea ibilbide motzetarako da aproposa. Bere diseinu dotore eta itxiak funtzio estetiko eta praktikoa ematen dio, horretaz gain luzeera modu errazean doitu daitekelarik. Daukan estaldura metalikoa oso aproposa da txirbil beroak, soldatze zipriztinak edota txispak aurkitu daitezken ingurunetan erabiltzeko.

Aplikazioak: Erreminta makina eta soldatze makina, metalezko txapa fabrikazioak eta antzeko aplikazioak.

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 1-PF fitxa teknikoa

HELUCHAIN® PLASTIC LINK 1-PF

Altzairuzko kateak

Altzairuzko eta altzairu herdoilgaitzdun kateak ere eskuragarri ditugu, ingurumen zailetan erabiltzeko diseinatuta daude, fidagarritasun handia eskaintzen duelarik. Altzairuzko kateek bere errendimendu handienak tunelgintza eta meatzaritza sektoretan erakusten ditu, erronka zailenak era eraginkorrean gainditzen dituztelarik.

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-SL

Altzairuzko katebegiak dituen HELUCHAIN® STEEL LINK 4-SL katea altzairu, altzairu herdoilgaitz eta altzairu gogortudun diseinutan dago eskuragarri. Zeharraga zulatuekin, apardun zeharragekin, plastikozko zeharragekin eta zeharraga tubularrekin ensanblaturik dago eskuragai.

Bere industri aplikazioak erreminta makina, elikagai eta edarien sektorea, haize errota, makina berezi, meatzaritza eta offshore industrian aurkitu daitezke, besteak beste.

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-SL fitxa teknikoa

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-SL

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-GK

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-GK altzairuzko katea handia kanpo diametro Handia duten kable eta hodi asko behar dituzten aplikaziotan erabiltzen den katea da, baita 18 metrorarteko ibilbidea duten aplikaziotan ere. Kate hau V4A altzairuzko bertsioan ere eskuratu daiteke, baita neurrira eginiko diseinuekin ere.

Kate hau makina astunetan, altzairu produkzioan, haize errotetan, eskala handitako produkzio plantetan eta offshore industrian erabiltzen da, besteak beste.

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-GK fitxa teknikoa

HELUCHAIN® STEEL LINK 4-GK

HELUCHAIN® STEEL LINK 1-SF

HELUCHAIN® STEEL LINK 1-SF kateak duen karkasa itxiak kable eta hodiei babes handia ematen die txirbil bero, soldadura zipriztin eta txispak dauden ingurunetan erabiltzen denean. HELUCHAIN® STEEL LINK 1-SF altzairuzko hodia aplikazio askotarako soluzio aproposa da, bereziki ibilbide motzak eta mugimendu ziklo mugatuak dituzten erreminta makinetan.

HELUCHAIN® STEEL LINK 1-SF fitxa teknikoa

HELUCHAIN® STEEL LINK 1-SF

Kate hibrituak

Kableak garraiatzeko kate hibrituak plastikozko kateen eta altzairuzko kateek dituzten abantailak batzen dituzte, eta oso aproposak dira malgutasuna eta egonkortasuna behar duten aplikaziotan. Pisu baxua, urradura eta korrosioaren aurrean duen erresistentzia eta produktu kimikoen aurrean duen erresistentzi berezia izango lirateke bere ezaugarri nagusienak. Ezaugarri hauek izateak kate hibrituak ingurumen zorrotzetan erabiltzeko aukera aproposa izatea ahalbidetzen dute, automatizazio teknologia, ingenieritza mekanikoa eta robotika aplikazioak, adibidez.

HELUCHAIN® HYBRID LINK 4-PL

HELUCHAIN® HYBRID LINK 4-PL aluminiozko zeharragak dituen plastikozko katea altzairuzko katea baino soluzio ekonomikoago eta arinagoa da. Kanaleta bat instalatzen denean, kate hau 100 metrotarainoko ibilbideak dituzten aplikaziotan erabilgarria da.

HELUCHAIN® HYBRID LINK 4-PL kate hibritua erreminta makina, manipulazio teknologia, garraio teknologia, altxatze sistema eta beste aplikazio askotan ere erabili daiteke.

HELUCHAIN® HYBRID LINK 4-PL fitxa teknikoa

HELUCHAIN® HYBRID LINK 4-PL