TE Intercontec konektore zirkularrak

TE CONNECTIVITY enpresa taldearen INTERCONTEC marka alemaniarrak hamarkada bat baino gehiago darama gero eta sofistikatuagoa den konektibitate munduan. Urte hauetan pilatu duen jakinduria eta etengabeko ikerkuntzak konektoreetan berrikuntza sofistikatuenen diseinu eta fabrikazioan punta-puntan egotea ahalbidetu dio, automatizazio teknologiaren alorrean esperientzi handidun kolaboratzaile bihurtu delarik.

INTERCONTEC produktu sorta zabalarekin, TE CONNECTIVITY-k konektagarritasun munduan soluzio anitzak eskeintzen ditu. Konektore hauek duten arkitektura modularra dela eta era desberdinetan eta aplikazio askotan erabiltzeko gaitasuna daukate.

TE Intercontec konektore zirkularren aplikazioak

Industri konektagarritasun merkatuan duen esperientzi zabala eta urteen poderioz pilatutako jakinduriari esker, Intercontec-en soluzioek merkatuko eskakizun zorrotzenei aurre egin diezaiekete. TE-ek etorkizuneko konektagarritasunaren hurbilketa sendoa egiten du bere bezeroei berritzaileak diren eta merkatuaren eskakizunetara zuzendutako soluzioak diseinatuz. Intercontec konektoreek ingeniaritza sofistikatuaren printzipioak jarraitzen dituzte, baina era berean erraztasuna eta praktikotasuna bilatzen dituzten beti ere muntaia prozesuetan pentsatuz.

Merkatura epe motzean iristen diren soluzio errazak garatuz, TE-ek bere bezeroen beharrak asetzen ditu. Hori izango litzateke Intercontec produktuen arrakastaren gakoa.

Bere produktu sortak konektore zirkularren alorrean soluzio zabala eskaintzen du, eskainitako soluzioak industri aplikaziotara zuzendutako beste konektore sistema denekin 100% bateragarriak direlarik. Bere betiko sorta estandarraz gain, muturreko ingurumenetan erabili ahal izateko egokitutako aplikazio bereziak ere eskaintzen ditu.

Erreferentzien lista:

Atlas Copco, Baumüller, Bosch, Daimler Chrysler, Kollmorgen, Kuka, Reis, Siemens, Stegmann, Sew Eurodrive, Mavilor, Fagor.