+++ HELUKABEL-en berriak! +++
HELUKABEL hazten ari da eta bere produktu sorta ere bai. HELU Connectivity Solutions Bielegeld (Sangel Systemtechnik izandakoa) unitatearekin LED teknologiako industri luminaria produktu sorta zabala eskaintzen du. Sangel produktuen kalitate ezaguna mantenduz, orain gure HELUKABEL marka sendoaren parte izatera pasatu da.
Ezagutu ezazu xehetasun gehiagorekin gure produktu sorta zabala.
Zure beharren neurrira eginak
Gure esperientzia zabalaz baliatuz, industri eta makinentzako LED luminariak fabrikatzen ditugu araudi alemaniarrak jarraituz gure Bielefeld-eko produkzio gunean. Horretarako, bertako hornitzaileez baliatzen gara bakarrik.
Industri eta makinentzako luminaria sorta zabala eskaintzen dugu LED teknologi modernoan oinarrituta. IP40tik IP69K babes motaraino doazen babes mailak atxikituz, gure luminariak inongo arazorik gabe jasaten dute hautsa edota presio altutan egiten diren garbiketak ere.
24V eta 230V-ko luminariekin eta baita 12-30V voltaje serieekin ere, industri aplikazio anitzetara zuzendutako produktuak eskaintzen ditugu. Segurtasun beira, PMMA kanpokaldea eta PU kapsulatuarekin, gure luminariak aplikazio askotan erabilgarri dira, mekanizazio erremintak, adibidez eta elikadura sektoreko eskakizunak ere betetzen dituzte, FDA-rekin onespena adibidez.
Zuretzako onurak
- Gure LED industri luminarien %80a beti eskuragarri dauden stock-eko produktuak dira
- Punta puntako energi eraginkortasuna
- Mantenimentu beharrik ez -argiketa elementuak aldatu beharrik ez dago-
- Kalitate altuko LED-ak - fabrikatzaile ezagunen eskutakoak soilik-
- 60.000 orduko bizitza
- Neurrira eginikoak eta berritzaileak diren soluzioak
Gure eskaintza
- LED industri luminariak UL ziurtagiriarekin
- Luminaria konpaktuak, enpotratuak, gainazalekoak, linealak eta panel erakoak
- Argiztapena eta seinalizazioa
- Muntaia birakaria edo finkoa
- Segurtasun beira tenplatuz (ESG) edo plastikoz (PMMA) eginiko kanpokaldeak
- Industri konektore estandarrak (M8/M12)
- Boltaje finko edo malgua
- Erregulagarria (PWM, analogikoa)
Gure LED luminaria sorta
Makinentzako LED luminariak
Zure makinentzako argiztapen aproposa
Gainazaleko edo sartuta dagoen luminaria, kanpokalde mota edota babes maila desberdinekin, LED luminariek eskakizun konkretuei erantzun behar diete.
Seinalizaziorako LED luminariak
Aldi bereko seinalizazio eta argiztapena
Ezagutu seinalizaziorako LED luminaria berritzaileak eta lortu zure industri eta makinen lan estazioen optimizazioa.
Lantokirako LED luminariak
Lantokirako LED bidezko argiztapen egokia edukitzeko
Zure beharretara egokitzen den LED luminaria bidezko argiztapen ergonomikoaz gozatzeko. Memoria funtzioarekin eta UGR19. Egin aldaketa orain!
Aurki ezazu zure industri luminaria aproposena
LED industri luminaria fabrikatzaile bezela desberdintzen gaituena
- Kalitate handia
Biefeld-eko produkzio gunean fabrikatzen dira gure LED industri luminaria denak. CE espezifikazioak eta EMC frogak gure produkzio estandarraren prozesuen zati bat dira. Fabrikatzaile garen heinean, bero eta hotz frogak, froga mekanikoak, IP eta gaintentsio frogak eragiten dizkiogu gure luminariei. Hau da, funtzionalitate, egonkortasun eta iraunkortasunaren aldetik fidagarritasun osoa daukazu zure zerbitzura.
- Aholkularitza pertsonalizatua
Denok ados egongo gara makina baten muntaia estazioetako industri luminariak argiztapen ezinhobe bat edukitzeko hauen aldaketa ez dela kapritxoz egiten den zerbait. Hauen ordezkapen edota modernizazioak lehenik eta behin arazo estrukturalak konpontzea eskatzen du. Hala ere aldaketa gehigarriak ere askotan ematen dira. Hori dela eta, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, lehenengo aholkutik hasi eta azken instalakuntzaraino. Modu horretara zure lan prozesuak arazorik gabe jardín dezan laguntzen dugu.
- Lankidetza malgua
Kalitate altuena eta produktu sorta zabala eskaintzen dugu gure konpetentziarekin konparaketak egiteko inongo beldurrik gabe. Honek esan nahi du zure aholku eskatzeak zuretzat aurreztea ere suposatzen du. Eskakizun asko modu askotara bete daitezke eta materialen aldaketa asko ere posible dira. Gure bezeroen kasu bakoitza modu desberdinean tratatzen dugu eta zuretzako aproposak diren soluzioak bilatzen saiatzen gara.
Galderarik?
LED soluzio pertsonalizatuak – zure beharrak betetzeko fabrikatuak
Gaur egungo makinen konplexutasun eta banakotasunak direla eta, seinalizazio eta argiztapenak gero eta garrantzi handiagoa daukate diseinuaren barneko osagai eta prozesuak hobetzeko bitartekari bezela, informazioaren ikuskapenaren bidez.
Produktu estandarrek ez dute beti eskakizun mekaniko, fotometriko eta abarreko berdinak izaten; beraz, batzuetan neurrira eginiko soluzioak beharrezkoak dira. Zerk bihurtzen gaitu zure industri seinalizazio eta argiztapen beharrak asetzen dituen kide apropos?
Gure bezeroekin elkarlanean egin ditugun proiektu askoren esperientzia zabala daukagu, banakako eskakizunak neurrira eginiko soluzioan bitartez betetzen ditugula bermatuz. Proiektu hauen arrakasta dela eta, orain zurekin partekatu dezakegu esperientzia zuretzako neurrira egindako soluzioa aurkitzen lagunduz eta noski, errentagarritasuna ahaztu gabe.
LED industri luminariei buruzko ohiko galderak
Industri luminarien babes klasea IP klasifikazioan oinarrituta dago. Hau IP babes klase bezela ezagutzen da. Ohikoak diren babes klaseak eskaintzen ditugu eta diseinu bereziak ere fabrika ditzakegu behar izan ezkero. Aholkularitza pertsonala eskaintzen dizugu. Ohikoak izaten diren IP babes mailak LED industri luminarietan IP54, IP67 eta IP69K dira.
Gure 24V-ko industri LED-ak III babes klasearen eskakizunak betetzen ditu eta beraz boltaje baxu babestuan hornitzen da bakarrik. Horniketa boltaje baxu hori arriskurik ez izateko bezain besteko baxua da. III babes klaseaz aparte, II babes klasea ere badago “isolamendu babestu” batentzako eta I babes klasea “babes eroaleentzako”.
24Vko LED luminariak ohikoenak izaten dira produkzio planta eta ingeniaritza mekaniko arloan. Kasu arraro batzutan 230V-ko LED industri luminariak ere erabiltzen dira. 230V-ren abantaila nagusienetako bat kableen distantzia luzeagoak posible direla da eta makinarentzat alimentazio iturri gehigarri bat ere jarri daitekela
Gehienbat 2 material dira ohikoenak: Plastikozko kubierta (PMMA) eta beira tenplatua. Materialaren aukeraketa erabili behar den lekuaren araberakoa da gehienbat. Konkretuki, suteen aurkako segurtasunak garrantzi haundia dauka aukeraketa horretan.
Industri erabilera duten luminarietan babes berezia behar izaten da ondoko kasuetan: Gorputz ezezagunen sarreraren aurkako beharra (1 zenbakidun kodigoa) eta uraren sarreraren aurkako beharra (2 zenbakidun kodigoa). DIN 40050 9. zatian jasotzen diren babes klase guztietako luminariak eskaintzen ditugu. Gradazio desberdinak daude (IP), prezio desberdinetakoak, gure aholkularitzaren barnean sartzen da zuri denen artean aproposena aukeratzen laguntzea.
LED industri luminaria esaten dugunean argiztapen sistema osoari buruz gabiltza, bere osagai guztiekin. LED industri lanpàra aldiz argia egiten duen elementua bakarrik da, hau da bonbilla bera. Hala ere askotan erabiltzen dira sinonimo bezela.
Industri luminarietan LED teknologiak dituen 3 abantaila
1. Balio-bizitza
Gure kudeaketa termiko ezinhobeari esker LED fabrikatzaileak bermatzen dituen 60.000 orduko balio-bizitza bermatzen dugu. LED bat bere bizitza bukaeran dagoela esan daiteke bere argiaren intentsitatea %70-tik jeisten denean.
Honek esan nahi duena da luminariak ez duela hutsegiten bapatean, argiaren intentsitatea gutxinaka joaten da jeisten. 3 turnoko lan sistema batean, 5 eguneko lan astea kontutan edukita, gure luminariek %70eko argi intentsitatea baino handiagoa 9,6 urteetan zehar eduki dezake.
Beraz, luminaria hauek instalatuta dauden sistema berak baino iraunkortasun handiagoa edukitzen dute.
2. Kolorearen fideltasuna
LED sistemak daukan abantaila handienetako bat kolorearekiko fideltasuna da eta instalatzen den tokian garrantzi handia dauka ikusmen argi bat bermatzeko. Kasu hauetan egin beharreko lehen galdera argiztapen zuria edota kolore anitzdunaren artean aukeratzea litzateke (RGBW luminariak).
CRI >80 batekin, industri ingeniaritza eta ingeniaritza mekanikoan eskatzen diren erreprodukzio kromatikoaren indizearekin betetzen dugu, 400 nm eta 800 nm arteko onda luzeekin.
3. Ergonomía
LED argiek argi uniforme eta keinugabea eskaintzen dute. Honek ikusmen nekea gutxitzen du, honek nekerik gabe denbora luzeagoan lan egitea ahalbidetzen du. Kontrakoa eskatzen ez bada, gure LED sistemek 120 graduko irekitze angulua daukate. Argitasuna LED txiki askoren baturaz lortzen da eta ez argi iturri bakar baten bitartez.
Honek, ondorioz, itzal gutxiago edukitzea dakar, adibidez, eskuek sor ditzaketenak lanaren jardunean. Honek lanean zauden denboran hutsegiteak gutxitzea dakar.