+++ HELUKABEL-en berriak! +++
HELUKABEL hazten ari da eta bere produktu sorta ere bai. HELU Connectivity Solutions Bielefeld (Sangel Systemtechnik izandakoa) unitatearekin LED teknologiako industri luminaria produktu sorta zabala eskaintzen du. Sangel produktuen kalitate ezaguna mantenduz, orain gure HELUKABEL marka sendoaren parte izatera pasatu da.
Ezagutu ezazu xehetasun gehiagorekin gure produktu sorta zabala.
Zure beharretara pertsonalizatua
Lana egiten den guneetan LED argiztapenak eskakizun asko bete behar ditu eta argiztapen ergonomikoa hornitu behar du ofizina, sistemen lan eremu edo industri lan guneetan. Askotan argia dela eta ematen diren itsualdi partzial deserosoak ez díra kontutan edukitzen, baina nekearen hazkuntza, ongi-izatearen murriztea eta azkenean lanaren errendimenduaren gutxitzea ekartzen duela argi frogatuta dago.
Integraturik daraman difusore prismatikoarekin, gure lan tokietarako LED luminariek UGR19 itsualdi partzialaren klasifikazioa daukate eta honen arriskua asko jeisten du. Honek LED argiztapen ergonomiko bat ahalbidetzen du.
Lan guneetarako LED hauek barne memoria daukate eta dizdiraren erregulazio etengabe eduki dezake, honek langile bakoitzak bere gustora erregulatzeko aukera ematen duelarik. Aluminiozko gorputzean T erako azkoinak ditu eta ohiko luzera guztietan dago eskuragai, edozein tokitan instalatzeko erraztasunak ematen dituelarik.
Lan mahai luzeetan zehar LED luminaria bat baino gehiago jarri beharra badago, gure luminariak egokitu daitezke, instalakuntza eta kableatze prozesua asko errazten delarik. Bere propietate tekniko eta mekanikoak direla eta LED luminaria hauek muntaketa guneetan, sistemen lan eremutan, kalitate control jardunetan, laborategi eta ikuskapen guneetan aplikazio handia daukate.
Zuretzako onurak
- Gure LED industri luminarien %80a beti eskuragarri dauden stock-eko produktuak dira
- Punta puntako energi eraginkortasuna
- Mantenimentu beharrik ez -argiketa elementuak aldatu beharrik ez dago-
- Kalitate altuko LED-ak - fabrikatzaile ezagunen eskutakoak soilik-
- 60.000 orduko bizitza
- Neurrira eginikoak eta berritzaileak diren soluzioak
Gure eskaintza
- LED industri luminariak UL ziurtagiriarekin
- Luminaria konpaktuak, enpotratuak, gainazalekoak, linealak eta panel erakoak
- Argiztapena eta seinalizazioa
- Muntaia birakaria edo finkoa
- Segurtasun beira tenplatuz (ESG) edo plastikoz (PMMA) eginiko kanpokaldeak
- Industri konektore estandarrak (M8/M12)
- Boltaje finko edo malgua
- Erregulagarria (PWM, analogikoa)
Lantokirako gure LED luminaria sorta:
LED APLN
Eraginkortasun eta uniformitate aparta eskaintzen dute gure LED luminariek argiaren moteltzeko aukera eskainiz botoi bakar baten bidez. Diamante prismadun kubiertarekin argiztapen uniformea eskaintzen du lan guneetan.
LED APLN Osagarriak
Luzapen eta konexio kableak, baita instalakuntza kit desberdinak ere.
Bilatu ezazu lan guneetarako luminaria aproposena
Zuen behar guztiei erantzunez
Ezagutu gure LED bidezko industri luminariak, Alemanian fabrikatuak, sendoak, iraunkorrak eta eraginkorrak, edozein aplikazioatarako aukerarik aproposena. Jarri harremanten gurekin informazio gehiago izateko.
Lantokian erabiltzen diren LED luminariei buruzko ohiko galderak
Lantokitan erabiltzen den LED argiztapena erabat ergonomikoa izateko CRI > 80 Ra balorea gomendatzen da. Zure aplikazio konkretuetan kolore tenperatura aproposa aukeratzean, ondorengoen artean erabaki beharra dago: Argi txuri epela (3300 Kelvin artekoa), argi txuri neutroa (5000 Kelvin artekoa) edo argi txuri hotza (5000 Kelvin-etatik aurrera). Zu aholkatzeko pozik gaude, behar duzun LED luminaria aproposa aukeratzen lagunduko dizugu.
Lan lekuen ordenantza berriaren arabera, langilearen osasunaren kaltea ekar dezaken faktoreetatik aldenduta egon behar diren lan eremutan egin behar dute lan langileek. Horretaz gain lan guneak argiztapen nahikoa izan behar dute. Aktibitatearen arabera lux maila desberdinak egon behar dira lan guneetan. Pozik aholkatuko zaitugu behar duzun LED luminaria bilatzeko prozesu guztian zehar.
Lantokiaren argiztapen uniformea da lehen gauza. Hala era industri ingurunetan hau ez da nahikoa izaten, hori dela eta argiztapen zuzena izatea da aukerarik onena. Horretaz gain itsualdi partzial kasuak ere ekidin behar dira, hori dela eta hau ekiditeko kubierta prismatikoak jartzen ditugu gure LED luminarietan. Azkenik, planifikatzerako orduan, LED luminaria modu konkretu batera kokatuta egon behar da beti ere lan jardunean sor daitezken itzalak ekiditu nahian.
Lantokitan izan behar den argiztapenari buruzko arautegia DIN EN 12464-1:2011 arauak erregulatzen du. Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan.
Gure APLN seriea zuzenean konekta daiteke sare elektrikora. Honek kableatu gehigarriaren beharra edota alimentazio iturri baten beharra ekiditen du, modu horretan zure LED luminariak zuzenean instalatu daitezkelarik zure lantokian
APLN serieak argi moteltze sistema etengabea dauka. Momentuko argi intentsitate maila barne memorian gordetzen da, horrela dizdira norberaren gustura ajusta daitekelarik.
Mahai luzeetan zehar etengabe konektaturik gelditzen diren LED luminaria bat baino gehiago ere instalatu daitezke. Honek noski instalakuntza eta kableatu lanak errazten ditu.
Gure LED luminaria produktu sorta
Makinentzako LED luminariak
Zure makinentzako argi aproposak
Bai luminaria enpotratu edo gainazaleko formatoan, bai kubierta material desberdinekin eta babes klase desberdinekin, makinentzako LED luminariek eskakizun konkretu desberdinak bete behar dituzte.
Industri LED luminariak
Zure behar guztiei erantzuen die
Ezagutu gure industri LED luminariak, Alemanian fabrikatuak, sendoak, iraunkorrak eta eraginkorrak zure beharrentzako soluzio aproposenak direla. Jarri gurekin harremanetan kontsulta egiteko!
Seinalizaziorako LED luminariak
Aldi bereko seinalizazio eta argiztapena
Ezagutu seinalizaziorako LED luminaria berritzaileak eta lortu zure industri eta makinen lan estazioen optimizazioa.