+++ HELUKABEL-en berriak! +++

HELUKABEL hazten ari da eta bere produktu sorta ere bai. HELU Connectivity Solutions Bielefeld (Sangel Systemtechnik izandakoa) unitatearekin LED teknologiako industri luminaria produktu sorta zabala eskaintzen du. Sangel produktuen kalitate ezaguna mantenduz, orain gure HELUKABEL marka sendoaren parte izatera pasatu da.

Ezagutu ezazu xehetasun gehiagorekin gure produktu sorta zabala.


Behar den argia hornituz

Makinentzako LED luminariak esparru askotan erabiltzen dira, bakoitzak bere eskakizun bereziak bete behar dituelarik, batzuk aipatzearren: Beroaren aurrean erresistentzia, garbitasun araudiak edota estankotasuna.

Gure LED industri luminariek argitasun argia eta kalitate handikoa daukate eta Alemanian fabrikatuak dira. Luminaria enpotratu, gainazalekoak, lanpostutarakoak eta seinalizaziorakoak, aplikazio askotara zuzenduak. Erreminta makina alorrean gure bezero askok LED LR40 aukeratzen dute beraien makinentzako, SL eta ELN luminariak adibidez aproposak dira toki gutxi dagoen kasutarako edota IP babes klase eskakizun zorrotzak dauden kasutarako. Gure produktu sortan ere baditugu makinentzako LED luminaria muntagarriak, baita EBLT modeloa era, industri ingurumari gogorretarako aproposa eta batez ere sustantzi hozgarri eta labaingarriekiko erresistentzi handikoak.

Eremu handien argiztapenerako, edota perfil baxuko diseinu baten beharra baldin badago, FLS luminariak dira aproposenak.

Gure taldeak gustora aholkatuko zaitu zure makinarian argiztapenaren hobetzeko beharra baldin badaukazu. Ez egin dudarik, jarri harremanetan gurekin eta gure teknikari bat zurekin kontaktuan jarriko da eta zurekin elkarlanean soluzio aproposena aurkituko duzue..

Zuretzako onurak

  • Gure LED industri luminarien %80a beti eskuragarri dauden stock-eko produktuak dira
  • Punta puntako energi eraginkortasuna
  • Mantenimentu beharrik ez -argiketa elementuak aldatu beharrik ez dago-
  • Kalitate altuko LED-ak - fabrikatzaile ezagunen eskutakoak soilik.
  • 60.000 orduko bizitza
  • Neurrira eginikoak eta berritzaileak diren soluzioak

Gure eskaintza

  • LED industri luminariak UL ziurtagiriarekin
  • Luminaria konpaktuak, enpotratuak, gainazalekoak, linealak eta panel erakoak
  • Argiztapena eta seinalizazioa
  • Muntaia birakaria edo finkoa
  • Segurtasun beira tenplatuz (ESG) edo plastikoz (PMMA) eginiko kanpokaldeak
  • Industri konektore estandarrak (M8/M12)
  • Boltaje finko edo malgua
  • Erregulagarria (PWM, analogikoa)

Jarri gurekin harremanetan

Bilatu ezazu makinentzako luminaria aproposena

Makinentzako LED luminaria fabrikatzaile bezela desberdintzen gaituena

  • Alemaniar fabrikazioa

Hamarkada asko daramatzagu gure luminariak Alemanian fabrikatzen. Biefeld-eko produkzio gunean eskuz egiaztatzen dira osagai guztiak. Fabrikatzaile garen heinean, bero eta hotz frogak, froga mekanikoak, IP eta gaintentsio frogak eragiten dizkiogu gure luminariei. Horrela kalitate ezinhobea bermatzen dugu eta gure bezeroei mantenimendurik behar ez duten eta balio-bizitza luzeak dituzten LED industri luminariak eskaintzen dizkiegu.

  • Aholkularitza pertsonalizatua

Argiztapena ordezkatzeak makinak erabiltzen diren egoera eta ingurumenaren azterketa eta ulermenaren beharra dauka. Erabakia hartzeko orduan diseinuak ere berebiziko garrantzia izan dezake. Neurrira eginiko aholkularitza eskaintzen dugu, zure beharra eta egoera behar bezela aztertu eta zurekin elkarlanean luminariarik aproposena aurkitzeko konpromezua hartzen dugu.

  • Prezio zuzena

Erreminta makinan erabiltzen den seinalizaziorako LED luminaria batek bete beharreko baldintzak oso desberdinak dira adibidez enbasatze makina baten luminaria batek bete beharreko ezaugarriekin alderatuz. Hori dela eta konbinazio aukera asko eskaintzen ditugu, material, argi iturri, kubierta mota eta diseinuaren arabera. Honen ondorioa behar duzun luminaria lortzea da prezio zuzen bat ordainduz.

Gure LED luminaria sorta

Seinalizaziorako LED luminariak

Seinalizaziorako LED luminariak

Aldi bereko seinalizazio eta argiztapena

Ezagutu seinalizaziorako LED luminaria berritzaileak eta lortu zure industri eta makinen lan estazioen optimizazioa.

Seinalizazio luminarietara joan
Industri LED luminariak

Industri LED luminariak

Zure behar guztiei erantzuen die

Ezagutu gure industri LED luminariak, Alemanian fabrikatuak, sendoak, iraunkorrak eta eraginkorrak zure beharrentzako soluzio aproposenak direla.

Jarri gurekin harremanetan kontsulta egiteko!

Industri LED luminarietara joan
Lantokirako LED luminariak

Lantokirako LED luminariak

Lantokirako LED bidezko argiztapen egokia edukitzeko

Zure beharretara egokitzen den LED luminaria bidezko argiztapen ergonomikoaz gozatzeko. Memoria funtzioarekin eta UGR19. Egin aldaketa orain!

Lantokirako luminarietara joan