+++ HELUKABEL-en berriak! +++
HELUKABEL hazten ari da eta bere produktu sorta ere bai. HELU Connectivity Solutions Bielefeld (Sangel Systemtechnik izandakoa) unitatearekin LED teknologiako industri luminaria produktu sorta zabala eskaintzen du. Sangel produktuen kalitate ezaguna mantenduz, orain gure HELUKABEL marka sendoaren parte izatera pasatu da.
Ezagutu ezazu xehetasun gehiagorekin gure produktu sorta zabala.
Argiztapena eta seinalizazioa aldi berean
Kolorea egoera desberdinen seinalizazioaren nazioarteko lengoaia bihurtu da ia industri gehienetan. Seinalizazio dorreak informazioa igortzeko modurik ohikoenak dira gaur egun, baina makinaren operatzailearen bistatik kanpo daudenean ez dira batere eraginkorrak izaten.
Gero eta ohikoagoa izaten da seinalizazio gailu hauek makinaren sala edo karkasa barruan jartzea, edota aurre aldean, prozesuari egonkortasun handiagoa emanez eta argitasun bisual hobea.
Diseinu eta ingeniaritzaren lehen etapatik hasita, argi geneukan argi txuria eta RGB LED-ak karkasa berdin baten barruan behar zutela egon, kableatuaren kudeaketa eraginkorra eta materialen erabilera gutxitzea suposatzen duelarik. Bezeroak honekin ados agertu ziren eta luminarien diseinua arrakastatsua bihurtu zen, enpresa entzutetsu asko hasi zirelarik jartzen eta beraien makinen argiztapena estandarizatu zuten gure RGB soluzioarekin.
LED txuriak RGB txip-ekin konbinatu genituen binning-arekiko tolerantzi baxuagatik.
Honen emaitza kolorearen tenperaturaren dispertsio txikia da, honek argiaren distribuzio ezinhobea bermatzen duelarik. RGB 6 koloreetaz gain, gure RGW luminariek argi txuri garbi bat eskaintzen du CRI>80 batekin.
Zuretzako onurak
- Gure LED industri luminarien %80a beti eskuragarri dauden stock-eko produktuak dira
- Punta puntako energi eraginkortasuna
- Mantenimentu beharrik ez -argiketa elementuak aldatu beharrik ez dago-
- Kalitate altuko LED-ak - fabrikatzaile ezagunen eskutakoak soilik-
- 60.000 orduko bizitza
- Neurrira eginikoak eta berritzaileak diren soluzioak
Gure eskaintza
- LED industri luminariak UL ziurtagiriarekin
- Luminaria konpaktuak, enpotratuak, gainazalekoak, linealak eta panel erakoak
- Argiztapena eta seinalizazioa
- Muntaia birakaria edo finkoa
- Segurtasun beira tenplatuz (ESG) edo plastikoz (PMMA) eginiko kanpokaldeak
- Industri konektore estandarrak (M8/M12)
- Boltaje finko edo malgua
- Erregulagarria (PWM, analogikoa)
Gure seinalizaziorako LED luminaria sorta ondokoa da:
LED APL-RGBW
Gure APL-RGBW seinalizazio luminariak argiztapena eta seinalizazioa konbinatzen ditu, RGB argiztapen oso homogeneizatuarekin eta estaldura handiarekin. IP40-ko babes klasea dauka eta instalazio estaziotan, industri ingurutan eta makinetan erabiltzeko diseinatuak daude.
LED DL
LED DL sistema berezi egiten duena bere 2 kanalak dira, aldi berean makinaren barruan argia egin eta kanpokaldean seinalek bistaraztea posible egiten duelarik.
LED ELN-RGB
ELN-RGB luminariaren bidez makinaren egoera ikus daiteke koloreen bitartez. Bere estaldura tridimensionalari esker, seinaleak 180º-ko erradioan ikus daitezke
LED ELN-RGBW
Gure ELN-RGBW luminariak ELN eta ELN RGB-ren ezaugarri onenak konbinatzen ditu.Bere konstrukzio sendoaz eta makinaren txoko desberdinen argiztapena ahalbidetzeaz gain, bere kolore doigarriak seinalizazio funtzioa dauka
LED LR40-RGBW
Gure LR40-RGBW muntaturiko luminariak L40-aren funtzioak RGB luminaria baten seinalizazioarekin konbinatzen ditu. Argiztapen eta seinalizaziorako dituen gaitasunekin, luminaria hau oso soluzio moldaerraza da. 24V-ko boltajea dauka, sendoa da eta bereziki bortitzak diren ingurutan erabiltzeko prestaturik daude.
LED SL-RGBW
Gure SL Standard modeloaren ezaugarriak RGB argiekin osatzen dira, seinalizazio funtzio gehigarria hornituz. Gure argiztapen eta seinalizaziorako den SL-RGBW luminaria muntatua industri aplikazio askotara zuzenduta dago dardararekiko duen erresistentziagatik, bere diseinu trinkoagatik eta baita instalakuntza errazagatik ere
LED SL-SMART 1000 S-PMMAd-M8
SL-Smart seinalizazio luminaria moldaerraza oso soluzio adimendun eta eraginkorra da makina eta prodkuzio plantetako hanibat prozesu bisualizatzeko egina.
Bilatu ezazu makinentzako luminaria aproposena
Makinentzako LED luminaria fabrikatzaile bezela desberdintzen gaituena
- Alemaniar fabrikazioa
Hamarkada asko daramatzagu gure luminariak Alemanian fabrikatzen. Biefeld-eko produkzio gunean eskuz egiaztatzen dira osagai guztiak. Fabrikatzaile garen heinean, bero eta hotz frogak, froga mekanikoak, IP eta gaintentsio frogak eragiten dizkiogu gure luminariei. Horrela kalitate ezinhobea bermatzen dugu eta gure bezeroei mantenimendurik behar ez duten eta balio-bizitza luzeak dituzten LED industri luminariak eskaintzen dizkiegu.
- Aholkularitza pertsonalizatua
Argiztapena ordezkatzeak makinak erabiltzen diren egoera eta ingurumenaren azterketa eta ulermenaren beharra dauka. Erabakia hartzeko orduan diseinuak ere berebiziko garrantzia izan dezake. Neurrira eginiko aholkularitza eskaintzen dugu, zure beharra eta egoera behar bezela aztertu eta zurekin elkarlanean luminariarik aproposena aurkitzeko konpromezua hartzen dugu..
- Prezio zuzena
Erreminta makinan erabiltzen den seinalizaziorako LED luminaria batek bete beharreko baldintzak oso desberdinak dira adibidez enbasatze makina baten luminaria batek bete beharreko ezaugarriekin alderatuz. Hori dela eta konbinazio aukera asko eskaintzen ditugu, material, argi iturri, kubierta mota eta diseinuaren arabera. Honen ondorioa behar duzun luminaria lortzea da prezio zuzen bat ordainduz.
Gure LED luminaria sorta
Makinentzako LED luminariak
Zure makinentzako argi aproposak
Bai luminaria enpotratu edo gainazaleko formatoan, bai kubierta material desberdinekin eta babes klase desberdinekin, makinentzako LED luminariek eskakizun konkretu desberdinak bete behar dituzte.
Industri LED luminariak
Zure behar guztiei erantzuen die
Ezagutu gure industri LED luminariak, Alemanian fabrikatuak, sendoak, iraunkorrak eta eraginkorrak zure beharrentzako soluzio aproposenak direla.
Jarri gurekin harremanetan kontsulta egiteko!
Lantokirako LED luminariak
Lantokirako LED bidezko argiztapen egokia edukitzeko
Zure beharretara egokitzen den LED luminaria bidezko argiztapen ergonomikoaz gozatzeko. Memoria funtzioarekin eta UGR19. Egin aldaketa orain!