ePLAN - Ingeniaritza elektrikoa

ePLAN: 20 urte baino gehiagoz, ingenieritza elektrikoari laguntza eman dion CAE software ahaltsuaren sinonimo izan da izen hau. 2006an CAE-ren dimentsio berri bat sortu aurretik (ePLAN Electric P8, gaur egun estandar teknologiko gisa erabiltzen dena) diseinu elektrikoan jarduten ziren erabiltzaileek ePLAN Software & Service-k hornitutako bi sistema desberdinekin egiten zuten lan.

ePLAN-i buruzko eskuorria orri onen bukaeran eskura dezakezu deskarga eremuan

HELUKABEL-ek ePLAN Electric P8-rentzako datuak ematen dizkizu

ePLAN Electric P8 software-ak proiektuen planifikazio, dokumentazio eta automatizazio proiektuen kudeaketarako aukera mugagabeak eskeintzen ditu. Modu grafikoan eta objetuetara bideratutako sistema baten eta aurreratutako plataforma teknologiko batekin lan egiteko aukera emanez, gama altuko sistema hau bide berriak ari da zabaltzen ingeniaritza elektrikoaren esparruan.
Bere funtzionaltasun handiak eta fluidoen teknologia eta EMSR (Elektrizitata, Neurketa, Kontrola eta Erregulazioa) sistemekin duen lotura zuzenak disziplina arteko lana ahalbidetzen du. Planifikazioaren lehenagoko fasetako datuak ODBC, XML edota Excel bezelako interfazeen bidez inportatu daitezke, honek koherentzia osoa eta integrazio perfektua ematen diolarik.

Eplan logoa