Drag Chain Cable for Extreme Applications-Eusk

Gas eta petrolio produkzio plataformek, petrolio untziek, petrolio-findegi eta itsas turbina eolikoek gauza bat daukate amankomunean: ekipamendu elektrikoengan eragiten duten muturreko presioa. Hori dela eta, bere funtzionamenduan fidagarritasun osoa izateko olio, petrolio, ozono eta UV erradiazioenganako erresistentzia izan behar duten eta edozein elementu hozgarri, lubrifikatzaile eta garbitzeko produktuen aurrean iraunkorrak diren kableak erabili behar dira. HELUKABEL-en MULTIFLEX 512-PUR UL/CSA familiko kable garraiatzailerako kableak horrelako ingurumen latzetan erabiltzeko soluziorik aproposenak dira. Malgutasun handia duten kable hauek nazioartean errekonozimendua duen NEK 606 (Norwegian Electrotechnical Committee) araudiarekiko zertifikatuak daude; araudi honek halogenoz libre diren eta perforazio lokatzarekiko erresistentzia duten kableek bete behar dituzten ezaugarriak definitzen ditu. Horrez gain, kable hauek DNV (Det Norske Veritas) araudi zorrotza betetzen dute, itsasontzitan kable elektrikoek bete beharreko homologazio testak hain zuzen ere. Homologazio honek kableek ingurumen gogorrenetan ere funtzionatzen jarraitzen dutela bermatzen du.

Estaldura material konbentzionalak puztu eta deformatu egiten dira produktu lubrikatzaile eta hotzgarri gogorren aurrean, honek kablearen funtzionamendu normalean eragina du eta bere bizitzaren laburtzea dakar. HELUKABEL-ek erabiltzen dituen PUR polimeru teknikoek askoz ere erresistentzi handiago daukate kablearen bizitza luzatzea suposatzen duelarik; modu honetan, prozesu produktiboen gelditzeak eta etenak erabat murrizten dira. MULTIFLEX 512-PUR UL/CSA, pantailadun eta pantaila gabe aukeran, 600V arteko tentsio nominaletarako aproposa da. Muturreko tentsio mekanikoa jasateko diseinatua dago eta -30º tik +90ª bitarteko tenperaturan erabilgarria da.

Kableari buruzko informazio teknikoa HEMEN

Comments are closed.