Elektromugikortasuna etorkizuna da eta forma ematen ari gatzaizkio “Let´s Charge the World“ (Mundua kargatu dezagun) lemapean. Gure e-mobility katalogoan produktu sorta zabala aurkezten dugu, karga teknologiara zuzendua hain zuzen ere; alde batetik, gure bezeroei fidagarritasun handiko eta erabat mardulak diren kableak eskeintzen dizkiegu, adibidez HELUPOWER CHARGE familiako bertsio anitzak AC eta DC karga estazioetara zuzenduak. Kargatze kable konfiguratzailea erabiliz gero, gure bezeroek behar duten kablea erraz aurkitu dezakete behar duten aplikaziorako konexio mota, kapazitate betebehar eta kargatze moduen arabera.
Bestalde, karga teknologiaren alorrean osoko soluzioa eskaintzen duen ornitzailea gara eta gure bezeroen alboan gaude ez bakarrik sektore honetarako produktuak eskainiz, horrez gain gure esperientzi zabala ere bezeroen eskuan jartzen dugu.
Behar bakoitzari aurre egiteko kable zuzenak aukeratzeko prozesuan gure aholkularitza emateaz pozik gaude, ondoko soluziotan kasuko:
Kable, eroale eta elementu osagarri famili zabalak eskaintzeaz gain (stock-ean dauden produktuak), kable hibridoak ere eskaintzen ditugu aplikazio konkretu bakoitzari zuzenduak, berdin du zenbaiterainoko berariazkoa den beharra.
e-Mobility katalogo berria, HEMEN.