SPE Helukabel

Single Pair Ethernet (SPE) teknologiak bere bidea aurkitu du automozio ingeniaritzan Industria 4.0 eta Gauzen internetaren zabalkuntzan oinarritutako industri eremuan aplikazio aukera anitzak ekarriko dituelarik. Teknologia honek hari soil pare baten bitartez 1 Gbit/segundoko transmisio abiadura (AWG 22 edo AWG 26) eta 10 Mbit/segundoko (AG 18) datu trasmisioak (1000metro-ko distantzia arte) ahalbidetzen ditu potentzi eta informazio trasmisio prozesutan. Guzti honek teknologi hau oso aproposa bihurtzen du instalazio eta mekanika ingenieritzarako, prozesu teknologiarako eta baita erakin azpiegiturentzat, Ethernet-a sentsorikaren alorrera eramanez eta horrela komunikazio trinkoak  ahalbidetuz.

Helukabel, kableetan aditua izanik eta teknologia berri honen aukera zabalaren ideiarekin bat eginez Single Pair Ethernet (SPE) sarearen partaidea da 2019ko Azaroaz ezkero (www.single-pair-ethernet.com). Elkarte hau 2019ko udaberrian sortu zen 7 erakunde fundatzaile batu zirelarik SPEaren industri erabilera bultzatzeko helburuarekin, eta gaur egun Helukabel-en babes osoa dauka elkarteko partaide sutsua delarik.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, sakatu hemen


Comments are closed.