Instrumentation Cables Oil and Gas

HELUKABEL merkatu berrietara zabaltzen ari da: 4 produktu sorta berri aurkeztu ditu petrolio, gas, farmazia eta elikagaigintza eta edarigintza sektoreetara zuzendutako instrumentazio eta termopare kable berriekin.

Instrumentazio kableak prozesuen kontrol eta monitorizazioa beharrezko den aplikazioetan erabili beharreko kableak dira; kable hauek tenperatura, presio eta emari neurketen informazioa igortzen dute, adibidez kontrol balbula, tenperatura edo argi doitzailea.

Batez ere lurrean dauden lantokietan, adibidez findegi edo planta kimikotan, kontrol gela eta kontrolatu beharreko objetuaren (balbula, sentsore edo lanpara) artean distantziak oso handiak izan daitezke. Gure kableak oso soluzio aproposak dira seinaleak distantzia luzeetara bidaltzeko orduan.

Lau familia berriak hauek dira:

  1. HELUDATA® EN-50288-7
  2. HELUDATA® EN-50288-7 FIRE RES
  3. HELUDATA® PLTC UL13
  4. HELUTHERM® PLTC UL 13 / ANSI MC 96.1

Fitxa teknikoak hemen eskuragarri: www.helukabel.de/new-instrumentation-datasheets

Orotariko soluzioen ornitzaile moduan, ondorengo osagarriak eskaintzen ditugu:

  1. HELUTOP®HT-MS-EX-d. Fitxa teknikoa Hemen
  2. HELUTOP®HT-MS-EX-d 1 EMC. Fitxa teknikoa Hemen
  3. HELUTOP®HT-MS-EX-d/e4. Fitxa teknikoa Hemen

 

Comments are closed.