Processed Wire Respooled

UL Underwriters Laboratories (UL) erakundeak erabiltzen duen marka da produktu batek AEB eta Canadako segurtasun arautegia betetzen duela bermatzeko. Produktu hauek su arrisku, deskarga elektriko eta arrisku mekanikoen aurrean duten egokitasuna bermatzen dutela frogatzeko test batzuk pasa beharra daukate. Produktu baten kanpo enbalatzean egindako edozein modifikazio txikik ere produktuaren kalitatean eragina izan dezake; hori dela eta arautegi zorrotzenak betetzen dituzten enpresak soilik moztu ditzakete industri sektorera zuzendutako kableak.

ULek amerikar arautegiaren araberako kable zertifikatuen trazabilitate eta fabrikazio prozesu orijinalak bermatuak egon behar direla eskatzen du. Kablearen kanpoaldeko markajea ez da nahikoa hori bermatzeko, eta horregatik ULek etiketa berezi bat kablearen bobina orijinalean jarrita egon behar dela eskatzen du. Kablea kantitate txikiagotan moztu eta errebobinatzen denean, sortzen diren zati guzti horiek etiketa berezi bat izan behar dute bobina orijinalaren trazabilitate informazioa mantentzeko. Prozesu hau UL-ek “Processed Wire Respooled” bezela izendatzen du eta UL-ren online datu base barruan ziurtagiri berezi bat dauka, ziurtagiri hau lortzeko kontrol prozedimentu zorrotzak martxan jarri behar direlarik.

URKUNDE-ek ziurtagiri hau lortu berri du. Honen arabera UL-ek eskaturiko eskakizunak betetzen dituen kableak moztu eta edozein motako bobinetan eta tamaina ezberdinetako zatiak egiteko gaitasuna dauka, horrela zerbitzatutako produktuaren trazabilitate osoa bermatzen duelarik bezeroaren aurrean. “Processed Wire” eta  “Processed Wire for Canada” UL Listed kableen eta “Processed Wire – Component” eta “Processed Wire for Canada – Component” UL Recognized kableen ziurtagiriak eskuragai daude UL-ren web orrian E511554 File number delakoa sartuta edota zuzenean gure web orrian ere aurki ditzakezue

Comments are closed.