Straight to the Right Cable-Eus

33.000 erreferentzi baino gehiagoz osaturiko sorta zabala izateak, batzuetan bilatu beharreko produktua topatzea zail biurtzen du. HELUKABEL-ek bere online presentzia zabaldu egin du produktu bilatzaile berri bat martxan jarriz. Bere estrukturazio garbiak eta irazki bizkorrak lana asko errazten dio kable bila dabilen guztiari.

Online erreminta honek (ondorengo helbidean bisitagarri https://shop.helukabel.com) produktu eta produktu famili guztien informazio zabala ematen du. Bere diseinu intuitiboari esker oso erabilterraza da: Erabiltzaileek menu zabalgarriak edo eremu bilatzaileak erabil ditzateke bilaketa anitzak egiteko. Irazki aukerak anitzak eta erabilgarriak dira, adibidez sekzio konkretu bateko, edota material konkretu bateko edo erregulazio konkretu bateko kableak topatzea posible da. Modu honetan, bilaketa askoz ere zehatzagoa da, bilaketen eraginkortasuna handituz.

Momentuz HELUKABEL-en bilatzaile berri hau ingelesez eta alemanez dago erabilgarri, baina epe motzean beste hizkuntza batzutan ere erabiltzea posible izango da.

Nola funtzionatzen duen jakin nahi izan ezkero, sakatu hemen

Comments are closed.