CONEC Elektronische Bauelemente GmbH, Westfalia-ko Horste hirian sortu zen 1978an. Egun, bere Lippstadteko egoitzan ikerkuntza eta garapen departamentua izateaz gain erreminta fabrikazio departamentua eta plastiko injekzio bidezko moldeatze planta bat ere badauka.

15.000 metro karratuko produkzio eremuan, CONEC-ek 50.000 konektore erreferentzi baino gehiago fabrikatzen ditu.

  • SUB-D konektoreak
  • IP67 SUB-D konektoreak
  • IP67/RJ45/USB/Zuntz Optiko/Power Bayonet
  • SAL konektore zirkularrak
  • PCB konektoreak
  • Aplikazio zenbaitzu

Industria 4.0-ak, automatizazio indartzearen gaur egungo joerak eta fabrikazio gunetako datu elkar-trukatzeak konektore elektronikoen arloan eskakizun berriak ekarri ditu. Datu gehiago, abiadura handiagotan igortze nahiak eta askotan ingurune gogorretan fidagarritasun handiaren beharrak, konektore berrien garapen beharra ekarri du. 40 urtetik gorako esperientziak CONEC interkonektagarritasunaren esparruan aditu paper garrantzitsua ematen dio.